Eduki multzoei dagokionez Lehen Hezkuntzan hauetan zentratuko gara:
1- Lehenik, lehen eduki multzoa: “Norberaren ezagutza eta kontrola”.
Bigarren eduki multzoa: “Jarduera fisikoa eta osasuna”. Eskalada jarduera hauen bitartez norberak duen egoera fisikoaren hobekuntzarako.
2- Azkenik, 4. eduki multzoa: “Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza”. Ziurgabetasun eremuetan natur jardueren esperimentazioa eta denbora librerako beste aukeraren ezagutza eta praktika.
§ Hau da eskaladaren harremana eduki multzoekin:
LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA (5. eta 6. maila)
LEHEN EDUKI MULTZOA: “NORBERAREN EZAGUTZA ETA KONTROLA”.
· Eskaladaren oinarrizko teknikak eta oinarrizko arauen ezagutza eta esperimentazioa (Rokodromoan eta azkenik inguru naturalean)
· Rappelaren praktika.
· Top-rope, polean eskalatzeko era eta ziurtatzeko eraren praktika.
· Norberaren emozioen kontrola.
· Ikaskideekin komunikazioa, konfiantza eta lankidetza. Norberaren konfiantzan eta estimuan hobekuntza.
BIGARREN EDUKI MULTZOA: “JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA”.
4. EDUKI MULTZOA: “MUGIMEN-KULTURA: AISIALDIA ETA DENBORA LIBRERAKO HEZKUNTZA”.
· Eskaladan dauden arriskuak.
· Arriskuen balorazioa eta ziurtasuna kontrolatzeko beharra.
· Higiene ohiturak eta jarduera fisikoen praktikaren hobekuntza.
· Eskaladako jardueren bidez osasuna hobetzera bideratutako egoera fisikoaren hobekuntza.
· Aisialdia antolatzeko eskalada aukeraren balorazioa.
· Eskalada kultura gertakari bezala.
· Eskalatzerakoan arnesa nola jantzi eta zortziaren korapiloaren esperimentazioa.
· Eskaladaren oinarrizko materialak: soka, arnesa, katu-oinak, mosketoiak, zinta espresak, zortzia, gri-gria, saskia, kaskoa, magnesio poltsa eta hautsak.
· Oinarrizko korapiloak, hauen ezagutza eta erabilera.
· Eskaladarako interesa eta motibazioa.
· Materialari buruzko ardura. Eskaladaren inguruarekin eta bizipenekin familiarizazioa.
· Ingurugiroari errespetua.