COMPETENCIAS

Ikastaroan zehar, hainbat gai lantzen ditugu, guri eta gure inguruari buruz pixka bat gehiago ikastera bultzatzen gaituztenak; oinarrizko kontzeptuak lantzen ditugu, inoiz azaldu ez zaizkigunak eta oso erabilgarriak direnak. Gainera, lan egiteko modua oso dinamikoa eta entretenigarria izaten da.
Durante el curso trabajamos diferentes temas que nos hacen aprender un poco más sobre nosotros y nuestro alrededor, trabajamos conceptos basicos que nunca se han molestado en explicarnos y que son muy utiles. Además, la manera de trabajarlo suele ser muy dinamica y entretenida.
During the course we work different topics that make us learn a little more about us and our surroundings, we work basic concepts that have never bothered to explain to us and that are very useful. And the way we work is often very dynamic and entertaining.

CULTURA

Lehenengo hiruhilekoan, kultura zer den landu egin genuen. Horretarako, zer elementuz dagoen osatuta, kulturaren funtzioak (sozial, psikiko eta egokitzapen), endekatu al dituen posizio erradikalak.. etab ulertu eta ikasi genituen. Horrekin batera, kulturarik gabe, gizartea ezinezkoa izango zela ikasi genuen. Hau da, komunikatu ahal izateko, mundua ikusteko eta gizabanako bakoitzak identitate bat izateko kultura behar dela ikasi genuen. Izan ere, pertsonek pentsatzen eta jarduten dute (identitatea) sozialki eraikita dauden moduan, eta, beraz, kulturalki beren gizarteak barne hartzen dituen balioekin.

IGUALDAD DE GENERO

Bestetik, gaur egun den gai oso garrantzitsu bat landu egin genuen ere. Txiki-txikitatik, faltaz eta absentziaz eraikitako gizonaren eta emakumearen nortasuna marraztu digute, elkarren arteko mendekotasun-egitura bat egituratuz. Generoa eraikitako identitate soziala da, eta gizona edo emakumea ezin da eraiki besteari erreferentzia egin gabe; izan ere, ezin da ulertu zer gertatzen zaien emakumeei, gizonei zer gertatzen zaien ulertzen ez bada. Hori esanda, lanean aritu ginen oso oker gabiltzala pentsatuz gizon eta emakumeen artean paperak trukatuz dena konponduko litzatekeela, egin behar dena gizonen problematika isila argitara ateratzea denean, suposizio faltsuak desmuntatu eta argi utzi emakume edo gizon baten subjektibotasuna eraikitzeko modua eraikuntza historiko-soziala dela.

púberes y adolescentes

Bigarren ebaluaketan berriz, pubertaro eta nerabezaroa landu egin genuen, eta honekin batera, erreferente on baten garrantzia ere. Pubertaroa 9-10 urte bitartean hasten da eta 12-13 urte bitartean amaitzen da. Etapa labur horretan ugaltzeko gaitasuna eskuratzen da, eta helduen genitalitatea gaitzen da. Nerabezaroa berriz, 14 urte bitartean hasi eta 18 urte bitartean amaitzen da. Fase honetan, barnetik behin betiko ateratzeko zereginari egin behar diote aurre, familia-harremanekin zerikusia baitu. Horretarako, erreferentziazko helduek beharrezkoa dute puberrak eta nerabeak aintzat hartzea, gauzak gertatzen zaizkiela ulertzea, gertatzen zaienari deskodetu eta izena jartzea, ez baitu balio borondate ona bakarrik izateak. Gainera, oso garrantzitsua da "la edad del pavo"-rekin ez alderatzea, horren atzean ulertezintasun handia baitago.

sexualidad

Landu genuen azken gaia, sexualitatea izan zen, gai ezinbesteko bat pertsonekin lan egin nahi badugu. Gizakiok izaki sexuatuak garela, eta gure gorputz osoarekin zerikusia eta ez genitalitatearekin bakarrik duen sexualitatea dugula ikasi genuen. Gainera, sexualitatea, biologikotik haratagoko zerbaiti egiten diola erreferentziaz jabetu ginen; gozamenari, besteekiko adierazpenari, agurtasunari,ongizateari... etab. Bestalde, argitu genuen sexua eta genero terminoak ez dutela esanahi bera, genero-rola gizartean ematen zaion identitatearekin lotuta dagoela; nolakoa izan behar duen, nola pentsatu behar duen, zer gustatu behar zaion... eta sexua berriz, biologikoa dela. Honekin batera, erotismoa, nahia, sexualitatea eta pornografia landu egin genuen ere eta Lola Vendettaren binetak lagungarri izan zitzaizkigun.