Familien atal honetan, baliabide desberdinak topatuko dituzu.
Familien atal honetan, baliabide desberdinak topatuko dituzu.
Seme-alaben eskolaratzeari buruz, gurasoek dituzten zalantzei erantzuteko asmotan, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bideo laburrak eskuragarri utzi ditu. Bideo horiek Iñaki Eizmendi pedagogoak eta soziolinguistikan adituak Getxon emandako hitzaldi-zatiak dira eta gurasoen zalantza ohikoenei erantzun nahi diete.
Dakigun euskara erabili behar dugu?
Bikotekideak ez daki euskaraz...
Hizkuntza asko ikastea ona da?
Zein hizkuntza eredu aukeratu?
Egokia da seme-alabei hizkuntza batean baino gehiagotan hitz egitea?
Euskararen transmisioa gure seme-alaben etorkizunean ezinbestean eragingo duen giltza denez, webgunea erabiltzera animatu nahi zaituztegu.
Eman euskara zuen seme-alabei! EMANGILTZA!