Hezkuntza

Hezkuntza-baliabide gisa erabil daitezkeen euskararen soziolinguistikaren eremuko askotariko materialak biltzen dira web-atal honetan. 

Bigarren Hezkuntzan nerabeen hizkuntza-sozializazioan laguntzeko proiektua

Ele-meleka.pdf
Euskararen Adierazle Sistema (EAS) Euskal Herri osoko euskararen egoera sozialaren berri ematen duen adierazle sorta da. Ildo horretatik, gizartearen esparru desberdinetan hizkuntzak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balioko duen erreminta izan nahi du.
Ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala.
Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

AZPidazki UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko tresna bat da. Baina euskaraz lan egin nahi duen ororentzat balio du.

Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Bertan, azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da.

Buruxkak liburutegi-digitala UEUk argitaratu dituen liburu, aldizkari eta doktorego tesiak biltzea eta euskarri elektronikoan jendeari eskaintzeko helburuarekin jaio zen, ikasteko, irakasteko, irakurtzeko eta ikertzeko erabil ditzaten.

Unibertsitatea.net ataria komunitate unibertsitario euskaldunari zerbitzu emateko jaio da. Bertan apunteen txokoa, iragarkiak, albisteak, ikasketa bilatzaileak eta blogak aurkituko dituzu.

Kondaira historia euskaraz lantzea ardatz duen aldizkari elektronikoa da. Proiektu honek, euskaldun historialarien eta orotariko historiazaleen topagune izan nahi du. Bertan hainbat informazio eta material praktikoa aurkitu dezakezu.