Adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa da. Elhuyarrek eta Mondragon Linguak sortu dute.
Emun kooperatibak pertsonen hizkuntza portaeretan eragin eta horiek aldatzeko duen eskaintza jasotzen duen gunea- Hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago egoteko eta euskara gehiagotan erabili ahal izateko baliabideak eskaintzen ditu. TELP tailerrarekin abiatutako eskaintza, behar eta hartzaile berrietara egokitzen joan dira eta eskaintza jasotzen da webgunean.
Hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako eztabaida pizteko edo argudioak lantzeko mahai-jokoa da Ekolingua.
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da.
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Nafarroako Euskararen Mediatekak Nafarroako euskalki desberdinetan ekoitzitako mota guztietako materiala jasotzen du: Nafarroako euskalkien ikus-entzunezko nahiz soinu grabazioak eta Nafarroako euskalkietan idatzitako testuak.
Elaidek bilgune bat eskaintzen die euskara erabili nahi dutenei. Kalean edo Interneten, euskal hiztun eta ikasle asko dabiltza zaletasunak eta interesak partekatzen, planak egiten, euskara ikasten… Elaidek horretarako aukera ematen dizu.
Hiztegiak euskaraz