Atsedenaldian liburutegia ikasleen zerbitzura egongo da.
Hizkuntzetako ikasgaietan ere, irakurketak egiteko erabiliko da.
Astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:15 -17:15 bitartean etxerako lanak egin ditzaten edo hedatzeko gainontzeko ikasleei itxaron diezaioten, liburutegia zabalik izango dute.
Arauak
Liburutegia ikasteko eta irakurtzeko lekua da.
Isiltasuna
Ezin da jan ez edan
Liburutegian erabilitako edozein material bere lekura itzuli behar da
Liburutegiko materiala galdu edo apurtuz gero, erabiltzaileak berria ekarriko du.
Zaratarik egiten ez duten mahai-jokoak erabil daitezke, horretarako gordetako eremuan eta liburuzainaren baimenarekin.
Sakeleko telefonoari dagokionez AJA-ko 3.5. artikuluan esaten dena.
Liburutegiko dekalogoa errespetatu behar da.