2024/25 ikasturterako antolaketa eta jantoki-arauak aurkezten dizkizuegu, labur eta argi. Norbaitek zalantzarik badu edo informazio zehatzagoa nahi badu, eman egingo zaio.
Jantokiko ordutegian gutxieneko arau batzuk egongo dira, guztiok beteko ditugunak eta lankidetza, giro ona eta laguntasuna sustatuko dituztenak.
Erregistro bat erabiliko da, gutxieneko arauak nork ez dituen errespetatzen eta betetzen ez diren arauak zeintzuk diren jakiteko.
Antolaketa
Jangelara sartzean, eskuak gelaz garbituko dituzte.
Mahai bakoitzean 8 lagun inguru bilduko dira.
Amaitzen denean, pertsona bakoitzak mahai-tresnak, edalontzia eta platera jasoko ditu.
Bazkaltzeko gutxieneko denbora 20 minutukoa da.
Bazkalostean patiora joango dira Hedatze eta Bidelagun egunetan.
Institutuko jolas-materiala ikasleen eskura egongo da, betiere zentzuz erabiltzen badute.
Arauak
Jantokiko ordutegian: ezin da institututik irten, geletan egon, korridoreetan jolastu...
Menua: