Oharrak: 1.- Eskanerrik ez baduzue eskura, gailu mugikorretako aplikazioak erabil ditzakezue. / 2.- Matrikula online egin duzuen denek baieztapen-mezua jasoko duzue. Bizpahiru egunetan iristen ez bazaizue, jarri gurekin harremanetan. / 3.- Matrikula erabat ixteko, Ikastolatik txosten bat jasoko duzue sinatu eta bueltan Ikastolara bidaltzeko.
Bazkidetza: Haurrak Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide. Horiek horrela, bazkide egitean, Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera ekarpena egin behar da: 60€ familiako. Urteko kuota 40,47€koa da.