Orereta Ikastola: Haur Eskola

ZURETZAKO EGINA

Ongi etorri, aurrera. Orereta Ikastolan zaude. Herritik eta herrirako sortu ginen, zuretzako ere bai.

60. hamarkadan ireki genituen ateak, orain mende erdia baino gehiago, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta. Egun, horretan sinesten jarraitzen dugu eta posible badela esan dezakegu. Hala erakutsi digu orain arte egindako bideak, emaitzak horren lekuko. 0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu euskalduna, nazionala eta burujabea da gurea, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia.

Aitzindariak izan ginen eta hala izaten jarraitzea dugu desio. Aurrera egin nahi dugu: pedagogia berritzaileak oinarri, Ikastola jendartearen beharretara egokitu eta horretarako prest izango diren pertsonak hezi nahi ditugu. Hezkuntza akademikotik haratago, pertsona baikorrak, berengan konfiantza dutenak, akatsei beldurrik ez eta haietatik ikasten dutenak, aldaketen aurrean kikiltzen ez direnak, ezintasunei aurre egiten diotenak, eta laguntza eskatu zein eskaintzen duten pertsonak heztea dugu xede. Pertsona biziak, aurrera egingo dutenak. Berezkoa dugu hori Ikastolok. Horixe egin dugu sorreratik gaur arte ere: Ikastola aurrera atera. Eta Ikastolatik pasatzen direnek ere bizitzari aurrez begiratzea nahi dugu, bizitzan aurrera egiteko modua baita hori.

Herri onurako eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba izanik, Ikastolako komunitate osoaren elkarlanaren eta etengabeko ahaleginaren fruitua da Orereta Ikastolaren proiektua, denon artean egina. Denona eta denontzako; zuretzako ere bai. Sartu, aurrera. Gustu baduzu, zure etxean zaude.

Haur Eskolako matrikula-epea (online):

maiatzaren 25etik ekainaren 8ra

MATRIKULA ZAITEZTE!

Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko:

943 52 03 97 (09:00-14:00) // matrikulazioa@oreretaikastola.eus

Eskatu matrikula telefono bidez egiten laguntzeko hitzordua

Eskatu Ikastolako hezkuntza-proiektua ezagutzeko hitzordua

Eskatu Haur Eskola eta Esmalteria Berria ezagutzeko hitzordua