Atal honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat sortutako baliabideak aurkituko dituzu, nahieran erabiltzeko.
“Zero akats, mila ikaskuntza” proposamenaren baitan sortutako txatbotak testuen zuzenketa automatikoa eskaintzen du. Erabiltzaileak testu bat sartzen du, eta txatbotak akats gramatikalak eta estilokoak identifikatzen laguntzen dio ikasleari, hobekuntzak egiteko asistente gisa. Helburua ez da soilik zuzenketa teknikoa egitea, baizik eta ikasleei euren akatsetatik ikasteko aukera ematea. Tresna honek ikaskuntza autonomoa eta pentsamendu metalinguistikoa sustatzen ditu, eta irakasleentzako lan karga arintzen laguntzen du. Azken batean, hezkuntza kalitatea hobetzeko eta AAren erabilera pedagogiko arduratsua sustatzeko diseinatua dago.
Probatzeko, sakatu ondoko irudian edo esteka honetan.
Egileak: Andeka Aranzabal, Asier Cano, Andrea Fernandino, Amets Onaindia eta Iñigo Xabier Puig.
“Datuen Detektibeak” proiektuan sortutako DatuBot txatbotak ikasleek Interneten partekatzen dituzten datuen inguruan hausnarketa kritikoa sustatzea du helburu. Txatbot honek ikasleekin elkarrizketak izaten ditu, datuen pribatutasunari eta erabilera arduratsuari buruzko galderak eginez. Horrela, ikasleek datuen erabileraren arriskuak identifikatzen ikasten dute eta informazioa babesteko estrategiak garatzen dituzte. DatuBot-ek ikasleek pentsamendu kritikoa garatzea eta kontzientzia digitala handitzea laguntzen du, datuen erabilera arduratsuaren inguruko kontzientziazioa sustatuz.
Probatzeko, sakatu ondoko irudian edo esteka honetan. Ikasleei begira, dokumentu hau ere eskuragarri dago, adimen artifizialarekin lehenengo urratsak emateko. Bideo formatuan erabili nahi izanez gero, sakatu hemen.
Egileak: Emma Casado, Jon Dominguez, Iraide Leura, Aritz Orio eta Ander Unzalu.