San Juan Gaua

Udako solstizioko jaiak, ospakizunak eta tradizioak mugarri izan dira betidanik urteroko herri-egutegian. Eliza Katolikoak, sustraia paganoa zuten egun honetako erritoak ezkutatu edo ezabatu nahian, ukitu erlijiosoa eman zion ekainaren 24ari, San Juan bataiatzaileari kontsakratuz urteko egunik luzeena.

Gehien hedatuta dagoen erritoetako bat, San Juan bezperan egiten diren suak dira. Ez gure inguruan bakarrik, Europa osoan ezagutzen baitira halakoak. Su hauen inguruan jai giroa izaten zen, jauziak eginez txingarren gainetik eta egun horretarako aproposak ziren kantak abestuz.

Euskal Herriko sorginen historia ezagutu nahi baduzu klik egin hemen.

Iturria: Herri sinesmenak eta ohiturak

San Juan gaua girotzeko hainbat kanta

Euskal Herriko sorginen historia: LA HORA DE LAS BRUJAS