307 gela Amurrioko Mendiko Eskolako musika gela da. Astean behin 307 gelan elkartzen gara musika ikasteko. Gure gela azken solairuan dago, teilatupean. Teilatupean ganbarak egoten dira eta ganbara guztiak bezala web-orrialde honetan era guztietako trasteak gordeko ditut baina, noski, traste musikalak batik bat. Beraz, trasteatu, ganbara astindu eta web-orrialdeaz gozatu.