Eskolan egindako bideoak!
Munduan zehar oso ohitura zaharra da umeei Gabonetan opariak ematekoa, bai eta helduen artean ere. Horretarako, misterio giroa sortzen da opari-ekarlearen inguruan, eta horren adibide nagusia da Euskal Herrian azken hamarkada hauetan indarra hartu duen Olentzerok. Baina nork ekartzen ditu opariak Europako beste herrialdeetako umeei?
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin (bis)
Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsean edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)