Amurrioko jaiak

Amurrioko jaiak abuztuaren bigarren astean ospatzen dira Andra Mari eta Done Errokeren ohorez. 2015 urtean Amurrioko Iñaki Plaza musikariak "Zu zeu Jaia" izeneko kanta aurkeztu zuen, herriko jaietarako konposatutako abestia.

Ondorengo bideoan 2017an Izaskun Del Cerro urduñarrak asmatutako koreografia ikusgai daukazu. Animo! Zu ere dantzatzera gonbidatuta zaude!

Buruhandiak eta erraldoiak

Amurrion, beste herri askotan bezala, buruhandiak eta erraldoiak ditugu, festetan kaleak girotzera ateratzen direnak. Erraldoiak Mariaka eta Marigabon dira... baina badakizu Mariaka nor izan zen? Jakin nahi baduzu klik egin hemen.