Agate Deuna

"Badator apurka, lurra lozorrotik esnatzen hasteko garaia. Kantuan lagunduko diogu, urritz makilaz sabelean kilimak eginez!"

Agate Deunaren eguna otsailaren 5ean da baina Euskal Herrian bezperan ospatzen dugu.

Haurrek zein helduok hiri eta herrietako kalera ateratzen gara kantatzera. Abeslariok eskuan makil bat daramagu eta abesten dugunean lurraren kontra jotzen dugu abestiaren erritmoa markatuz. Normalean abeslariak korroan jartzen gara eta euskal jantzi tradizionala daramagu. Abestia amaitu eta gero oles egiten da, hau da, ate-joka ibiltzen da dirua edo janari eske.

Gure eskolako koplak

Ahotsa eta txistua.mp4

* * *

Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deuna Agate *

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe. *


Deuna Agatena batzeko gatoz

aurten be iazko berberak *

iaz lez hartu gagizun eta

zabaldu zuen sakela. *

Eskolako taldea hementxe gatoz

danok gazteak eta alai *

mundu guztia igaro dugu

itsas, lehor, mendi, zelai. *


Etxeko andre eta nagusi

zabaldu zuen ateak *

ohitura zaharrak jarraitzen gatoz

Amurriiiioko eskolak.

* * * IEUP!

Lurra esnatzeko beste kanta bat

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak.

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

dantzari hasi dira azeriak eta otsoak.

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

berriro entzun dezan taupadaka mundu osoak.

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!


Makilaren zergatia...

Goian esan bezala, Agate Deunaren eguna otsailaren 5ean da baina bezperan ospatzen dugu. Beraz, Agate Deunaren festa neguko solstizioa eta udaberriko solstizioaren artean ospatzen da. Makila lurraren kontra jotzen dugu ama lurra esnatzeko asmoz, udaberria etor dadin eta udaberriak berriro bizitza sortarazi dezan. Izan ere, antzinako nekazarien ospakizun bat zen hori, ama lurrari uzta ona eskatzeko ospakizuna, alegia.

Ohitura honi buruz gehiago irakurri nahi baduzu egin klik ondorengo esteketan:

Eta Agate nor izan zen?

III. mendean Italiako irla batean, Sizilian, neskatxo bat jaio zen, Agate izenekoa. Familia noble batean jaio arren martirio sufritu zuen. Agate hazi zenean emakume eder eta lirain batean bilakatu zen eta irlako gobernadorea berarekin guztiz maitemindu zen.

Agatek ez zuen gobernadorearekin ezkondu nahi izan eta hori dela eta, gobernadorea haserretu zen eta Agateri bularrak mozteko agindua eman zuen. Hurrengo egunean Agate, mirari bati esker, sendatuta zegoen. Gobernadoreak ezin izan zuen jasan eta Agate hiltzea agindu zuen, sorgina zela pentsatuz.