IRAKURKETA GIDATUA / IRUZKINDUA:
•Gidatuan irakasleak ikasleei galderak egiten dizkie testua irakurri bitartean, interpretazioak eta iragarpenak egitera animatzeko eta motibatzeko.
Irakurketa gidatua, bereziki, ikasleei testu bat ulertzea kostatzen zaienean edo testu hori konplexua denean erabiltzen da.
• Irakurketa iruzkindua irakurtzeko modu bat da, eta, batzuetan, irakurketa gidatuan oinarritzen da. Kasu horretan, irakurketa bat egin ondoren (banaka edo taldean), iruzkinak egiten dira taldean.
Irakurketa modu hau irakurketa-klubetan ere ohikoena izaten da. Bertan, pertsona talde batek testu bera irakurtzen du, eta, ondoren, iruzkinak egiteko biltzen dira.
EREDUZKO IRAKURKETA eta GERTAKARIEN ARABERAKOA:
• Ereduzko irakurketan, irakasleak ozen irakurriko ditu testu batzuk, ikasleek irakurketa-prozesuan egiten diren doikuntzak eta erritmoa ikas ditzaten. Arreta emango zaie irakurtzen ikasten ari diren ikasleei, irakurle hasiberriei eta irakurle onei.
Bestela esanda, irakurtzeko modu honetan irakasleak ozen testu bat nola irakurri behar den erakutsiko die ikaslee, irakurketa-prozesuan egiten diren doikuntzak eta erritmoa ikas ditzaten.
Gertakarien arabera irakurtzeko ikasle talde batek testu luze bat zatika irakurtzen du.
Irakurketa modu hau testua oso luzea denean erabiltzen da, adibidez, helburua ikasgelan liburu oso bat ozen irakurtzea bada.