1. INFORMAZIOA LORTZEA: Informazio puntuala eskatuko du. Testuan bertan daude erantzunak.
Zer?
Nola?
Noiz?
Non?
Nork idatzi du?
Nori zuzenduta dago? (Adierazita badago)
2. INFORMAZIOA INTERPRETATZEA: Testuaren zentzua interpretatu eta irakurlearen aurrezagutzekin erlazionatu.
Zer testu mota da? (albistea, iritzi artikulua, iragarkia, eskutitza, araudia, etab.)
Non aurkitu dezakegu testu hau?
Zertarako balio dute testuko elementu tipografikoek? (lodia, etzana, azpimarraketa, hizki larriak, kakotxak...)
Zer esan nahi du hitz honek?
3. ULERMEN OROKORRA GARATZEA: Informazioaren tesi nagusiak/ak eta helburua atera.
Zer esan nahi du esaldi / espresio honek?
Zein da testuaren eta irudien arteko lotura?
Zein da testuaren gaia?
Zein da ideia nagusia? eta bigarren mailako ideiak?
Laburtu ezazu testuak dioena.
Zein da testuaren helburua?
Izenburu egokia aukera ezazu.
4. TESTUAREN FORMAZ HAUSNARTZEA: Testuak informazioa aurkezteko moduari buruzko hausnarketa egin.
Esaldi honetan zer adierazten da ? (ironia, zentzu bikoitza, sarkasmoa...)
Emandako informazioa argia al da?
Nahikoa al da testuaren informazioa?
Paragrafo edo esaldi honetan, idazleak informazioa ematen du edo bere iritzia?
5. TESTUAREN EDUKIA ETA ESPERIENTZIA ERLAZIONATZEA: Informazioa eta norberaren esperientzia konparatu.
Nola idatziko zenuke esaldi hau beste era batera?
Hitz honen sinonimo bat aukeratu.
Informazio hau sinesgarria al da?
Irakurri aurretik egin dituzun hipotesiak zuzenak ziren?
6. JARDUERA OSAGARRIAK: Aniztasunari begira, testuaren lanketa bukatzen duten ikasleei zuzendutako galderak dira. Testuaren interpretaziotik haratago doazen galderak dira, edukiaren sakontasunari lotutakoak eta pentsamendu sortzailean oinarritutakoak.
Eskemak
Grafikak
Laburpenak
Mapa kontzeptualak
Aldatu izenburua testuari