Ikasleek testu idatziak ulertzeko dituzten zailtasunak kontuan izanik, hona hemen jakintzagai guztietan irakurriaren ulermena lantzeko proposatzen dizuegun estrategia komuna. Gida honen helburua da irakasleok lanketa burutzeko pausoak eskura izatea eta erabilgarri suertatzea. Jarraian agertzen dira eman beharrekoak:
1. Ikasleekin landu nahi dugun testua aukeratu. Gure egunerokoan gure irakasgaietan testu ezberdinak erabiltzen ditugu eta horietako bat aukeratu.
2. Zertarako irakurriko dugu testu hau ikasgelan? Zein da helburua?
3. Hautatu helburu hori lortzeko IRAKURKETA MOTA bat:
Jendaurreko irakurketa
Irakurketa kritikoa-gogoetatsua-inferentziala
Irakurketa intentsiboa-ulerkorra-zientifikoa
Aisialdirako irakurketa
4. Horren arabera, hautatu IRAKURKETA MODU egokiena. Nola irakurriko dugu?
Irakurketa gidatua / iruzkindua
Ereduzkoa- Gertakarien araberakoa
5. Testua prestatu: Galdera motak aukeratu. Horretarako ondorengo 3 aukera hauetatik zuri dagokizuna bilatu. Bertan egin daitezkeen galdera mota ezberdinak aurkituko dituzu:
6. Galdera mota bakoitzeko kopurua zehaztu.
7. Ikasgelara goazenean jarraitu daitezkeen prozedurak.
Aurrezagutzak pizteko irakurri aurreko galderak egin.
Ikasleek testua irakurri, ulermena lantzeko teknikak aplikatuz.
Ikasleek irakurri ondorengo galderak erantzun.
Nahi izanez gero, ikasleek jarduera osagarriak egin.
Sortutako testua Irakurketa Planaren sites-ean igo txantiloiaren egitura jarraituz.