Hitzarmena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, energia aurrezpena eta eraginkortasuna energia berriztagarrien sustapenarekin batera jorratu behar diren konpromiso publikoak dira, erregai fosilak erretzeagatik sortutako berotegi efektua duten gasen isuriak mugatzen laguntzeko, berriztagarriak ez diren baliabide energetikoen kontsumoa murrizteko eta sistema energetiko iraunkor baterako bidea bizkortzeko.


Gipuzkoa Klima 2050

Klima aldaketaren aurka borrokatzeko Gipuzkoako estrategia 2050, Gipuzkoako Energia Jasangarritasunaren Estrategia osorik garatzeko jarduketa ildoak jasotzen ditu.

Lurraldearentzako haren bederatzi helburu nagusietako lehena, klima aldaketa arintzearekin eta hartara egokitzearekin lotutakoa, honako hau da: “Karbono gutxiko energia eredu baten aldeko apustua egitea".



Kontuan hartu beharra dago ere 4/2019 Legeak, otsailaren 21ekoak, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak, neurri zorrotzak ezartzen dituela eraikinentzat, instalazioentzat eta ibilgailuentzat, sektore publikoari guztiari – bai foru sektoreari zein udal sektoreari- eta pribatu industrialari, zerbitzuenari, merkataritzari, bizitokiei, hirigintza garapen berriei eta garraioari eragiten dietenak.

Horrenbestez, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eskumena duenez, klima aldaketaren aurkako borrokaren eta energia jasangarritasunaren alorretan, ekimenak abian jarri nahi ditu erantzuna emateko, batetik, dauden prestakuntza beharrei, bai Gipuzkoa Klima 2050 – 2050 Klima aldaketaren aurka borrokatzeko Gipuzkoako estrategian jasotako ekintzak modu egokian aplikatzea errazteko, bai betetzeko 4/2019 Legean, otsailaren 21ekoan, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoan.


USURBILGO LANBIDE ESKOLA

Prestakuntza ikastaroak, jardunaldi teknikoak eta frogatzeko bisita gidatuak sustatzeko helburuarekin, energiaren alorreko eragile espezializatu baten laguntza behar da, esaterako, USURBIL LHIIarena, lanbide heziketako ikastetxe bat baita, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EAE osoan ENERGIAren alor estrategikoan berrikuntzarako ikastetxe lider izendatutako baita, eta energia berriztagarrien zentro bat baitu, alor horretako ekipamendu punta-puntakoarekin, Usurbil (Gipuzkoa) udalerrian.