DBH 4 Ikasleak

Energia iturri eta kontsumoaren inguruko informazioa jasotzeaz gain (baliabideak, teknologia, eraginkortasuna…), oraingo eta etorkizuneko gizarteko biztanle aktibo gisa energiaren alderdi sozial eta ekonomikoen inguruan jabetza hartzea: mendekotasun energetikoa, autogenerazioa, pobrezia energetikoa...

NORI ZUZENDUA?

Gipuzkoako eskoletako DBH 4 mailako ikasleei.

Metodologia

Ikastetxean bertan landu ahal izateko materiala bidaliko zaie partehartzaileei. Hainbat testu eta artikulu izango dira, galdera batzuekin ideia nagusiak azpimarratu eta datu osagarriak bilatzeko, ondoren gaiaren inguruko eztabaida sortzeko helburuarekin. Ikastetxe bakoitzak hautatu dezake zein ikasgaitan landu materiala. Ohikoena energia gaia zientzia eta teknologia gaietan txertatzea bada ere, kasu honetan gaiaren tratamendua dela eta etika eta tutoretza gisako ikasgaiak testuinguru aproposak izan daitezke, bereziki ikasle guztiek dituzten ikasgaiak direlako hautazkoak ekidinez.

Ondoren Usurbilgo Lanbide Eskolara bisita egunean, amankomunean jarriko dugu ikastetxean landutakoa, zalantzak argitu, iritzi ezberdinak entzun, ondorioak… Ondoren 20-ko taldetan banatuko gara eta energiaren inguruko instalakuntza eta teknologia ezberdinak ezagutzeko ekintzak gauzatuko dira txandaka: energia mikro sarea, eguzki energia fotovoltaiko eta termikoa, termografia, LED argiteria…

Goiz batean 3 orduko saioa izango da.

EDUKIAK

  • Energia Berriztagarriak.
  • Eraginkortasun Energetikoa.
  • Energia merkatua.
  • Sorkuntza banatua edo sakabanatua.
  • Pobrezia energetikoa.