4/2019 Legea

4/2019 Legeak, otsailaren 21ekoak, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak, neurri zorrotzak ezartzen dituela eraikinentzat, instalazioentzat eta ibilgailuentzat, sektore publikoari guztiari – bai foru sektoreari zein udal sektoreari- eta pribatu industrialari, zerbitzuenari, merkataritzari, bizitokiei, hirigintza garapen berriei eta garraioari eragiten dietenak.

Lege horrek ibilbide-orri bat definitzen du, eta nahitaez bete beharreko mugarriak ditu.

27. artikuluaren arabera, beharrezkotzat jotzen da sektore publikoko nahiz beste sektore batzuetako langileei zuzendutako prestakuntza bat, Legeak ezarritakoa praktikan aplikatzeaz arduratuko dena.