IKASLEEN LANAK 2011-2012
IKUSTURTEAN ZEHAR EGINDAKO IKASLEEN LANAK DBH 2
PROPOSAMENA:
Ikastolako eremurako seinal bat asmatzea.
Azalpenak era errez batean adierazi behar dira, objektuak sinplifikatzen dira ulermena arin eta argia izan dezaten.
Elementu geometrikoaz eginda eta marren arteko lotura borobilduekin.
LAN PROPOSAMENA:
Musika instrumentu bat eraiki
•Erabaki ezazu musika instrumentu bat (tronpeta, biolina, gitarra, saxoa, armonika, …e.a).
Informazioa eskuratu bere xehetasunak aztertzeko, eta eraiki “margo materiko” bat Picassok egingo lukeena bezala.
LAN PROPOSAMENA:
Ikasle talde bakoitzak bere irudi proiektua burutuko du. Proiektuaren helburua, aurretiaz finkatutako mezu bat burutzea da. Koadro ospetsu baten eraldaketa edo bertsio berria sortzea alegia.
LAN PROPOSAMENA:
MARGO OSPETSU baten jarraipena
Ikasleek margolariak egindako koadroaren zati bat aztertu eta jarraitu behar zuen.
PERSPEKTIBA LANTZEN
Zer da perspektiba: errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Errealitate hori, perspektiba konikoarekin –ihes puntu bakar edo birekin - adierazten dugu.
ARIKETA:
1) Eman zaizun gardenki papera (PLANO BISOREA), leiho batean kokatu zinta itsaskorrarekin edo kartoiaz marko sendo bat egin.
Begi bat itxiz, errotuladore permanente batekin ikusten duzuna kalkatu. Urruntasun efektua lortu behar duzunez aukeratu leku egoki bat, pasabidea, elis barneak... ea.
2) Eginda duzunean...
- Gardenkian marraztu duzuna folio bitan kalkatu.
- Bietako batekin joan zaitez aukeratutako lekura eta orrialdean bertan behar dituen zuzenketa egin itzazu.
LAN PROPOSAMENA:
Ikasleek beraiek sortutako istoriotxoak ikusi ditzakezu. Klasean emandako teoria praktikan jarri dute.