Ebaluaketak

Ikasturteko EDUKIAK , ZEHARKAKO GAITASUNAK eta AGENDA 2030

MATERIALA ikasleena

IKASGAIRAKO BEHARREZKO MATERIALA

AURRE EBALUAKETA_2DBH_2017-18.doc

AURREBALUAKETA

MAilaketa frogatxo bat egingo dugu kurtsoan hasieran.

ZER DA ARTEA_aurkezpena_2011.pptx
SARRERA_01_goazen museora_PLASTIKA_ 2021.pptx
  1. EBALUAKETA

1. ebaluaketa : MARGOLANAK AZTERTZEN

Margolanak aztertu. Artisten biografia, bere bilduma, konposaketa eskemak, koloreen azterketa, testuinguru istorikoa, eta koadroen bertsio berriak asmatu

Lan proposamenak:

  • 3D kutxa

  • Bertsio berria eskuz margotuta

  • Ordenagailuz Argazki collage ( bertsio berria)

Artista esanguratsu baten koadro bat aztertu eta eraldatzea. Artearen Historian izandako margolari batzuen artelanak ikertzeko helburuarekin sortzen da proiektu hau.

Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak aztertuz; konposaketa, kolorearen erabilera, plano desberdinak, interesguneak eta abar, ikasleek artista jakin batena ukeratutako koadro bat aztertuko dute irudiaren mezua bereganatuz. Artista eta bere lanari buruz informazioa bilatu, aukeratu eta erregistratuko dugu, informazio hau ulertu, interpretatu eta ebaluatzeko. Landutako informazioan oinarrituta, ikasle bakoitzak artelanaren bertsio berria asmatuko du, mezu berri bat adierazteko ikusizko proposamena planifikatuz, planifikatutako sormen prozesua gauzatuz irudiaren bitartez iritzia emanez, sormen prozesuan zehar egindakoak ebaluatuz, hobekuntzak egiteko proposamenak aztertuz eta beharrezkoak diren egokitzapenak eginez.

1.2. PLASTIKAKO LIBURUXKAko proposamenak burutu

Marrazteko irrikitan bazaude, baina batzutan ezin baduzu, agian, liburuxka honekin zer edo zer ikasi ahalko duzu. Ea zer deritzozun. Zorte on!!! eta ekin aurrera!!!! _ Quieres aprender a dibujar, inténtalo con este cuaderno, será más fácil seguro. Animo!!!

2. EBALUAKETA

2. ebaluaketa: INFOGRAFIAK DISEINATZEN

Ikasgai ezberdinetara lotutako infografiak diseinatu, baliabide informatikoekin, Power Point - google Drive, Gimp (aragzki trataera digitala), ...

Gure mailako beste arlo baterako infografia egitea. Proiektu hau ikasleek Plastika arloa beste arlo batekin harremanean lantzeko helbururekin sortzen da. Nola adieraz ditzakegu beste arlo bateko edukiakinfografia baten bitartez? Ikusizko baliabideak era egokian eta intentzio osoz erabiliz, noski, eta horretarako, ikasleek ikusizko baliabideak mezua eta efektu zehatz baten arabera, hau da, beste arlo bateko edukiak adierazteko helburuarekin, aztertu, frogatu eta erabiliko dituzte.

2.1 OINARRIZKO TRAZADURA GEOMETRIKOAK eta LOGOTIPO / SINBOLOAK asmatu

3. EBALUAKETA

3. ebaluaketa: KOMIKIA edo .gif animatua

Guk asmatutako istorio bat komikiaren bitartez adieraztea. Ikasleek eurek asmatutako istorio bat hitzez eta irudiz adierazteko helbururekin sortzen da proiektu hau. Nola adieraz dezakegu guk asmatutako istorio edo ipuin labur bat komiki baten bitartez? Horretarako, komikiarenbaliabideak; sekuentziak, plano motak, kodigo zinetikoak, onomatopeiak eta bestelakoak, aztertu, frogatu eta era egokian eta intentzio osoz erabiliko ditugu.


Aurretik aukeratu eta aztertutako koadroaren biografia, mezua, konposaketa, ... kontutan hartuta, margoaren animazio bat egin.

Sare sozialetatik (wassap, instagram, ...) salbatzeko .gif animated izan beharko du.

Azkenik, aztertutako koadroa jabeari (museoa, fundazioa, bilduma partikularra, ...) mezu bat bidaltzea egin duzun lana azalduz.


URTE OSOKO PLANIFIKAZIOA

urteko plan taula_KONPETENTZIAK_2017_2018.doc