2018 - 2019 ikasturterako
LAN PROPOSAMENA :
Museo baten arte-denda bat irekiko dugu.
ARTE SHOP-DENDA PROIEKTUA
DBHko 2. mailako ikasleekin Artistak eta arte lanak aztertu ondoren, ikasleek plastika lana garatu dute, artearen kontzeptuan sakonduz eta hausnarketa bideratuz. Sortutako ikasleen beraien lanak DBHko erakustazokan ikusgai izan dira eta ikasleek eurek arte shop-denda apaindu, kudeatu eta antolatu behar izan dute.
Ikasleen arte-lanak, dendako produktuak, salgai ipini dira prezio sinbolikoan eta guraso-ikasle-irakasleek arte-lanak erosi izan dituzte. Lortutako diru irabazia proiektu solidario batera bideratu dute, giza konpromisoko arduradunaren laguntzaz. Proiektua zein den ikusi nahi baduzue, hemen klikatu.