Verner Panton

Verner Panton (1926-1998), industria diseinugile ospetsua dugu. Kopenhagen Arkitektura eta Arte Ederrak ikasi zituen. Arkitektoen bulego batean hilabete batzuk igaro ondoren, diseinua buruan zuela, Volkswagen furgoneta bat eskuratu eta Europatik zehar bidaiatu zuen; berak egindako zirriborroak zenbait fabrikari erakusten eman zuen bidaia. Ibilaldi honetan, material ezberdinak, ehundurak, koloreak eta teknologia berriak aztertzean, bere diseinu berriak aberastu zituen.

1955 bere bulegoak aulki tubularra, lonazkoa, eta plastikozkoa sortu zuen. Asmakizun ikaragarria izan zen, azoketan diseinu hark arrakasta ikaragarria izan zuen. (erakusteko era ere, modu berritzailean aurkeztu zuen, sabaitik eskegita.)

Hurrengo hamarkadan 60.ean, Pantonek aulki “pilagarria” sortu zuen. Plastikoari sena propioa eman zion, borobil forma horiek ergonomiari zentzu zabala eman zioten. Gaur egun ezingo litzateke barne dekoraziorik u aulki hau gabe. Gero tapizatua ere egin zuen.


Nik nahi dudana, orok daukagun irudimenaz leku apartak eta emozioz beterikoak sortzea da, horrela, bizitza era berri baten goxatuko dugu egunero”


Egiten dituen lanak funtzioaz aparte estetika berritzaileaz egin nahi zituen, leku apart eta bereziak sortuz. Logela, eszenatoki erakargarritzat atzematen zuen, koloreak, argitasunak, eta kontrasteak azpimarratuz. Hurrengo lanetan argia eta kolorea izan zituen aztergai. Lanpara ugari diseinatuz, ikuspegi futuristan murgiltzeko, kolore deigarriak, biziekin edo distiratsuekin egiten zituen. FormaGeometrikoa izango zen oinarria. Linea kurboak edo borobilak, segurtasuna islatzen dutenak, eta batez ere ezin ohi diren formak gauzatzen dira bere objektuetan. Lan hauetan Op Art (Arte OPTIKOA) edo POP ART, abiapuntu izango du, begiari keinu, zirrara ,eta azkenik, grina berezia sortarazi nahi zion; horia, gorria, urdina edo bioleta koloreekin gelako osagai guztiak bat egiten zituen, bizilekuaz gozatzeko.


http://www.warhol.org/ Andy Warhol

http://www.artcyclopedia.com/history/optical.html arte entziklopedia