Roy Lichtenstein 1923ko urrian jaio zen, New York Cityn. 1940 eta 1950 urteen artean, Columbia eta New Yorkeko unibertsitateetan arte ikasketak burutu zituen. 1943. urtean gerrak bere heziketa geratu zuen, Britania Handia eta Europan egon zen ejertzitoarekin. 1946an Ohioko unibertsitatera bueltatu zen bere ikasketak bukatzeko. 1960an New Jerseyko unibertsitatean irakasle lanean hasi zen.


1957 eta 1960 urteen artean espresionismo abstraktua deituriko estiloan egin zituen bere lanak. 1961ean Ben-Di´a deituriko sistema erabili zuen bere irudiak egiteko: inpresora batek koadro edo irudiak puntuetan zatitzen zituen. Sistema honen bitartez lortu zuen Roy Lichtensteinek gaur egun hain ezaguna den bere estiloa. Roy Lichtensteinek inprimatutako materialetan aurkitu zuen bere lanen inspirazioa: komikiak, publizitate kartelak edo egunkariak esaterako. Hauen artean, 1950ko hamarkadan hain ezagunak egin ziren komikiak izan ziren Lichtensteinen iturri oparoena.


“Nire irudiak mundu komertzialetik sortuak dira.”

Roy Lichtenstein. New York, 1923-1997



2. POP ART: eguneroko irudien erabilera


Pop Artea (arte popularra edo herriko artea) Estatu Batuetan sortu zen 1.955 urtearen inguruan. Pop Artearen protagonista amerikarren bizitza estiloaren errealitatea da. Publizitatea eta kontsumo gizartearen presentzia nabaria da arte estilo honetan: komiki eta iragarkien hizkuntza erabili zen gehienbat. Artistek eguneroko objektu eta irudiak euren testuingurutik atera eta arte merkatuan erakusten zituzten.


Andy Warholek publizitate mundutik hartu zituen Coca Cola, Elvis Presley edota Marilyn Monroeren irudiak bere koadroak egiteko. Roy Lichtenstein mass – media edo giza komunikabideetan interesaturik zegoen, komikiak, publizitate kartelak eta egunkariak esaterako. Era honetan, bizitza mekanikoa adierazten zuten komunikabideen metodoak erabiliz, artistak banakakoaren izaera ukatzen zuen.


Pop Artea landu zuten artistek, komunikabideek erabiltzen zituzten sistema berdinak erabili zituzten: serigrafia, inprimatzeko teknikak, argazkigintza, pintura industrialak etab. Irudiak egiteko modu berri honen eraginaren adibide bat hurrengo irudian ikus dezakegu: In the car.


2. Roy Lichtensteinen bizitza eta bere lanaren garapena

Argazkian Roy Lichtenstein bere koadro baten aurrean ikus dezakegu. Bere estiloaren ezaugarria den eta 1950eko hamarkadan hain ezagunak egin ziren komikietako irudien bitartez egina.

Beheko irudian serie berdineko as I oppened fire koadroa:

Neska ispiluan lanean, Roy Lichtensteinek munduan azaltzen zen neska idealaren irudia landu zuen, Hollywoodek 60 urteetako hamarkadan erakusten zuen eredu berdina. Artistak ispiluaren esanahiarekin ere jolasten du: espazioa handitzeko tresna bezala erabiltzen du ispilua bere koadroetan, hala ere, ez du zalantzan jartzen bi dimentsiotako adierazpena lantzen ari dela bere lanetan. Lichtensteinek ispiluak eta pintura errealitatearen adierazle bezala erabiltzen ditu.


1962. urtean Roy Lichtensteinek bere lehenengo erakusketa handia egin zuen komikietako irudiak erabiliz New Yorkeko Leo Castelliren galerian. Lichtensteinek bere irudietan erabiltzen dituen puntu handiek irudia handitu eta ikuslearengandik urruntzen dutela dirudi.

Lichtensteinek modu industrialean lantzen zituen bere irudiak, bere koadroak margotzeko inprentak erabiltzen zituen sistema berdinak erabiliz: irudiaren diseinu argia (marrazkia), tinta lauak eta bilbeak.

Nahiz eta Lichtensteinen lanetan gehien agertzen diren irudiak komikiak izan, mendebaldeko kulturan oso ezagunak ziren ikono edo irudiak ere landu zituen: Greziako tenpluak, Moneten Roueneko katedrala, Picasso eta Mondrianen koadroak, espresionismo abstraktuaren pintzeladak eta beste batzuk.


Lichtensteinek Picassoren irudi bat erabili zuen oinarri bezala ondoko koadroa egiteko. New Yorkeko artistak, irudiaren konposaketa bere helburuetara egokitu zuen bere irudi berria sortzeko.