Piet Mondrian

SARRERA




Piet Mondrian 1872. urtean jaio zen Amersfooten, Holandan. Amsterdameko akademian marrazkia eta pintura ikasi zituen, eta bere lehenengo lanak Holandako paisaien margoak izan ziren. 1991. urtean Pariseko “Salón de los Independientes” erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa honetan zenbait pintore kubistak bere lana erakutsi zuten baita ere. 1912 eta 1914. urte bitartean Parisen bizi izan zen, kubismoa landuz gehienbat bere arte lanetan.

Autorretratua.


1914. urtean bere jaioterrira, Holandara, bueltatu zen eta De Stijl taldea eratu zuen Theo Van Doesburg artistarekin batera. 1917. urteaz geroztik egin zituen koadro eta teoriengatik da batez ere ezagutua Piet Mondrian. Urte hauetatik aurrera egin zituen lan edo irudietan, lerro horizontal eta bertikalaren arteko erlazioa ikertu zuen bi dimentsiotako espazioan. Bere irudien konposaketak eratzeko, Mondrian lauki zuzena eta karratuan oinarritzen zen, eta koloreen erabilera oso murriztua zen berarentzat: gorria, urdina, horia, beltza eta zuria erabiltzen zituen bere irudiak margotzeko. Irudiak egiteko modu berri honi Neoplastizismo izena eman zion Mondrianek.


1940. urtean Estatu Batuetara joan zen, 2. Mundu Gerra garaian. Europa utzi eta Amerikara abiatu zen. New Yorken egindako lanek askatasun gehiago eta erritmo biziagoa adierazten dute, hiri handia eta Jazz musikaren ondorioz ziur aski. Bere bizitzako azken urteetan Broadwy Boogie Woogie lan famatua egin zuen. 1944. urtean New Yorken hil zen.


A konposaketa. 1923

“Zer nahi dudan adierazi nire lanarekin? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz.” PIET MONDRIAN.


NEOPLASTIZISMOA: irudiak egiteko modu berri bat


Lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu Piet Mondrianek bere lanetan, goiko irudian ikus dezakegun bezala. Piet Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sortzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik. Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarrizko elementuak erabiliz, lerroa, planoa eta kolorea, Mondrianek abstrakzioa deituriko adierazpidean egin zituen bere lanik garrantzitsu eta ezagunenak. Irudiak egiteko modu berri honi Neoplastizismo izena eman zion Mondrianek.


Urdina, horia eta gorriarekin egindako konposaketa. 1930






Neoplastizismoak, irudiak egiteko modu berri bat proposatzeaz gain, mundua berriro diseinatzea zuen helburu bezala. Artista askok lan egin zuen ideia honi jarraituz, baina mundu osoaren aldaketa behar zen teoria honen helburuak betetzeko, mundua berriro diseinatzea ez baita gauza erraza. Mon drianen lanak eragin handia izan zuen artista askorengan, batez ere pintura eta diseinu arloan. Irudiak egiteko modu berri honen eraginaren adibide batzuk hurrengo lau irudietan ikus ditzakegu. Arropen diseinua, altzarien diseinua, egoitzen diseinua, e.a. Ziur aski, gutariko askok ikusi dituela Mondrianen lanen konposaketetan oinarritutako irudiak arropetan, objektuen diseinuan, apaingarrietan, erlojuetan etab.


Argazkian Mondrianen lanetan oinarritutako Yves Saint Lauren modistaren diseinua.


MONDRIANEN LANAREN GARAPENA


Mondrianek artea helburu bat lortzeko baliabide bezala kontsideratzen zuen: izpirituaren lasaitasuna edo bakea zen artearen bitartez bilatzen zuena. Mondrian kubismoaren bidetik ailegatu zen abstrakziora. Kubismoarekin izan zuen harremana eta koloreen erabilera kontuan izanik, ongi uler dezakegu Mondrianen lanaren garapena naturan oinarritutako irudietatik abstrakzioraino.


Broadway Boogie Woogie. 1943

Hirurogei urte zituenean, Mondrian Jazz musikaren zaletua egin zen, eta etengabe dantzatzen zuen. Bere estudioan, Jazz musika entzuten zuen lan egiten zuen bitartean. Jazz musika eta dantzarekiko zaletasun hura eta New York hiriko kaleen diseinua, Manhattaneko irudien inspirazioa izan ziren, Broadway Boogie Woogie koadroan ikus dezakegun bezala.


Mondrianek oso era sinplifikatuan lantzen zituen bere konposaketak: formak lantzeko karratua eta lauki zuzenabesterik ez zuen erabiltzen. Koloreen artean, gorria, urdina, horia, beltza eta zuria erabiltzen zituen. Ez zuen lerro edo forma kurbaturik erabiltzen bere irudien konposaketarako. Forma eta kolore hauek erabiliz egin zituen Mondrianek bere lan nagusiak. Irudi sinple eta esanguratsu hauek eta Neoplastizismoari buruzko teoriengatik ezagutzen dugu gaur egun Piet Mondrian.