Philippe Starck

STARCK


Philippe Starck (Paris, 1949), 80ko eta 90ko hamarkadetako diseinugilerik garrantzitsuen eta polifazetikoenetarikoa da.

Bauhausek eta Minimalak eman zituzten joerek berenganatzen ditu. Haren sor-lanek altzari eta produktuen diseinugintza goitik behera aldatu badute, haren iritzi argi, erradikal eta, maiz, zirikatzaileek ere ez dute eragin gutxiagorik izan.

Ordenagailua eskuan duela, eite edo forma leunak, itxura aerodinamikoak, berritzaileak asmatzen ditu. Etengabeko hobekuntza eta ikerketa da bere buruari atsegin zaiona.

Philippe Starcken iritziz diseinua lan konplexua da eta, jendearen bizimodua hobetzen lagundu behar du. SORTZEA espirituaren gimnasia dela dio. Hala ere bertan behera utziko du diseinu mundua.


“adierazpen berriak bilatzen eta gizarteak dituen arazorik larrienetako batzuk –hala nola maitasuna edo zoriontasun eza- konpontzen laguntzeko"