Bauhaus eskola

BAUHAUS

industri – diseinua (1919-1968)


“ Uste genuen ondo diseinatutako objektuekin nahikoa zela munduan ikuspegi berri bat ezartzekoMies Van der Rohe


Arte adierazpide honek eguneroko objektuen diseinuari garrantzi berezia ematen dio.

Industrial objektuek kalitate murriztua zuten, fabrikek ez zituztelako objektuok artisauak bezain ondo egiten, batez ere objektuak ez zirelako industriara egokitzen.

Diseinua orain objektuaren funtzioan oinarrituko da, edertasunaren kontzeptua eraberrituz; ederra ez da dekorazioa, baizik eta funtzioarekiko egokitasuna. Helburua ARTEA = BIZITZA formula zabaltzea da.

Eskola bat sortu zen, proiektu pedagogiko zehatz batekin.Eta ia gaur eguneraino erabili diren grafismo publizitarioa, mahaiko lanparak, tutu metalikoez eginiko altzariak (Breuer) eta abar egiten ziren.

Irakasbideak, ikasketa teorikoak (hezkuntza erabat berritzailea zuten), lan praktikoak eta jolasaldia ziren oinarriak. Klaseak hasi baino lehen Yoga –lasaitzeko teknika- erabiltzen zuten, adibidez.

Ikaslearen Irudimenaren garapenari ardura berezia eskaintzen zioten. Teatroa edo antzerkia, zuzendaritza, koreografia, eszenifikazioa, dantza, pintura, eskultura, argazkilaritza, soinu-lanak, arkitektura, eta abar ere landu zuten. Teknologia berriekin, Artea kontzeptu zabal eta mugagabetzat antzematen zuten.


Hauek dira laburbilduz oinarriak:

1. Formazio teorikoa

2. Material errealen ezagutza (harria, buztina, metala, beira, kolorea, ehun ezberdinak)

3. Ikaslearen irudimena garatzea

4. Sortu behar den elementuaren funtzioa aztertu.

5. Karakteristika nagusia hartu

6. Elementu funtzionala sortu eta estandarra izatea.

7. Estetika funtzioari egokitzea

8. Merkatua ezagutu, ekonomia, kalkuluak, presioak eta kontratua.

Zenbait artista ospetsuk parte hartu zuen; Walter Gropius, William Morris, Le Corbusier, Laszlo Moholy-Nagy, Vasili Kandinsky, Paul Klee, Gunta Stölzl, Van der Rohe eta abar.


http://www.bauhaus.de/

http://www.artsmia.org/modernism/iintro.html

http://www.encyclopedia.com/printablenew/01207.html

http://www.marcelbreuer.org/

http://www.luminaire.com/web/fs_intro_cntr.htm


Zenbait Argazki