Musikaren entzuketa aktiboa: entzunaldi baten iruzkina egiteko argibideak

Musikaren eta Dantzaren Historia Arte Batxilergoko 2. mailan eskaintzen den hautazko ikasgai bat da. Heziberri 2020 planaren arabera, ikasgai honen helburua hau da: ikasleei zenbait sormen-lan ulertzeko, aztertzeko eta balioesteko oinarriak ematea, haien iritzi estetikoak funtsatzen ikas dezaten eta irizpide sendoak izan ditzaten askotariko kultura-aukeretara iristeko.

Webgune honen bitartez, helburu hori lortzen lagundu nahi diegu ikasle eta irakasleei. Horretarako, entzuketen iruzkinak egiten ikasteko erremintak eskaintzen dizkiegu: alde batetik, oinarri teorikoa (musikaren elementuak, aldi historiko bakoitzeko musika-estiloak eta testuinguru historikoa); eta, bestetik, adibide praktikoak eta ariketak.

Hemen eskaintzen ditugun dokumentu guztiak inprima litezke eta doakoak dira.