Erromantizismoa. Estilo-ezaugarriak

- Melodia zabalak, lirikoak eta kartsuak.

- Erritmoa. Malgutu egiten da. Rubatoak egiten dira; hau da, interpretazioan, askatasun pixka batez jotzen dira tempoa eta noten balio erlatiboak. Konpas bera mantentzen da mugimendu osoan.

- Harmonia aberatsa. Kromatismoak, modulazio arinak eta disonantziak erabiltzen dira. Musika-lanaren klimaxa lanaren bukaera aldean ezartzen da. Ondorioz, tentsio harmonikoak eragiten dira, lanaren amaiera arte.

- Konposizio-baliabideak:

o Dinamika: aldaketa dinamikoak bat-batekoak eta kontrastanteak izango dira.

o Tonalitatea: tonala da. Garaiaren bukaeran, erromantizismo ostean, agortu egiten dira tonalitate-baliabideak; eta, ondorioz, tonalitatea deuseztatu eta atonalitatea sortzen da.

o Literaturarekin lotura: musika programatikoa (esteka) garatzen da. Leit-motiva erabiltzen hasten da (ziklikoki errepikatzen den musika-ideia).

o Birtuosismoa; batez ere, pianoan eta biolinean.

- Instrumentazioa:

o Orkestra: instrumentista kopurua handitu egiten da. Ez dago tresna berri askorik, baina zeudenak ugaritu egiten dira; izan ere, orkestrak 95 musikaritik gora izango du. Hariaren sekzioa bikoiztu egiten da, eta haize- eta perkusio-sekzioak ere handitzen dira.

- Harian: 30 biolin, 12 biola, 10 biolontxelo eta 8 kontrabaxu.

- Haize-metalean: 4 tronpa, 3 tronpeta eta 3 tronboi egongo dira. Baita tresna berri bat ere: tuba.

- Haize-zuraren sekzioan, tresna berriak agertzen dira: piccoloa, kontrafagota, adar ingelesa, klarinete baxua eta saxofoia. Guztira, 2 flauta, piccolo bat, 2 oboe, 2 klarinete, klarinete baxu bat, saxofoi bat, adar ingeles bat, fagot bat eta kontrafagot bat egongo dira.

- Perkusiozko musika-trenak ere ugaritzen dira: 4 tinbal, tam-tama, danborra, karilloia, zelesta eta marinba.

o Industria-iraultzari esker, hobekuntza tekniko hauek ezartzen dira musika-tresnetan:

- Haize-zuraren familiako tresnetan, giltzak.

- Haize-metalaren familiako tresnetan, pistoiak.

- Harpen pedalak ezartzen dira eta guztiz kromatikoa izango da.

- Pianoaren hariak tenkatu eta loditu egiten dira. Ondorioz, soinuaren intentsitatea areagotu egiten da.

- Testura. Konplexua eta dentsoa.

- Forma. Aurreko garaiko forma berak erabiliko dira, baina askatasun gehiagorekin. Emozioen adierazpen askea nabarmentzen da.

Formak:

o Orkestrarako forma handiak: sinfonia eta poema sinfonikoa.

o Pianorako forma txikiak: impromptua, rapsodia, nokturnoa, balada, mazurka, polonesa, etab.

o Ahozko musikarako forma handiak: opera eta oratorioa.

o Ahozko musikarako forma txikiak: lieda.

NAZIONALISMOA:

- Melodia. Lehen momentuan, musikagileek beren jatorrizko lurraldeetako melodiak eta dantza folklorikoak erabiltzen dituzte; geroago, folklorearen esentzia jasotzen dituzten melodiak asmatuko dituzte.

- Erritmoa. Aberatsa. Herri-musikako erritmoak erabiltzen dira.

- Tonalitatea. Eskala modalak erabiltzen dira, gehienbat.

- Ordura arte kultura-gune garrantzitsuak izan ez diren lurralde europarretako musika garatzen da: Hungaria, Errusia, Suedia, Norvegia, Polonia eta Espainia, besteak beste.