Berpizkundea.

Estilo-ezaugarriak

Musika erlijiosoa

-Imitaziozko kontrapuntua garatzen da.

-Cantus firmusa erabiltzen da.

-A capella.

-Latinez.

-Testuari garrantzia ematen zaio.

-Formak: meza eta motetea.

Musika profanoa

-Homofonikoa edo kontrapuntistikoa.

-Herri-hizkuntzan.

-Bizitasun handiko erritmoa.

-Musika-tresnen akonpainamendua izan dezake.

-Formak:

-Espainian: bilantzikoa (Poesia- eta musika-forma, leloak eta ahapaldiek osatua. Gaiak gorte-, herri- edo erlijio-girokoak izaten dira).

-Italian: madrigala (Poesia- eta musika-forma kontrapuntistikoa. Musika-sinbolismoan oinarritzen da: testuaren esanahiak baldintzatu egiten ditu konposizio-elementuak –testura, erritmoa, motiboak, etab.–. Musikaren bitartez testuak adierazten duena irudikatzea da helburua).

-Frantzian: chansona.

Musika instrumentala

-Genero berria.

-Apurka-apurka garrantzia hartzen doa.

-Musika-tresnak garatu egiten dira.

-Hasieran, musika-tresnek ahotsak bikoizten dituzte.

-Formak: preludioa, fantasia, tokata, etab.