(2023-10-24an, asteartea)
Gaur, urriak 24, asteartea, EZH zeharkaldiko 24. etapa egin dugu. Goizeko 6:30ean irten gara autobusez Ordiziatik, gero Beasaindik eta Idiazabaldik pasa eta 8:00 aldera Urrotz herrira iritsi gara 41 lagun, horietatik 8 emakume. Egun oskarbi baina haizetsu batekin hasi dugu ibilbidea. Lehenengo Zuhatzura iritsi gara. Hortik aurrera igotzen hasi eta San Migelen ermitara iritsi gara. Bertan mokadu bat jan ondoren, igotzen jarraitu dugu Itzaga mendi tontorreraino eta inguruan genuen paisaiaz gozatu dugu. Gero, jaitsierari ekin diogu Ganbella eta Santa Agata mendietatik pasatuz. Ezpelez inguratutako bidezidor estu eta aldapatsu batean behera jarraitu dugu, eta bustia zegoenez, jaitsiera zaildu egin zaigu eta Zilegietara 13:45ak aldera heldu gara. Berandu zenez eta oraindik kilometro batzuk falta zitzaizkigunez, bertan zegoen pista asfaltatu batetik jarraitzea erabaki dugu eta 14:55 aldera Izko herriko biribilgunean amaitu dugu ibilaldia. Azkenean Irunberrin bazkaldu eta 6:30 inguruan iritsi gara Ordiziara.
Ibilbidea eta denborak:
Urrotz (520 m), Zuhatzu (632 m; 5,3 km; 1:10), San Migel ermita (1.228 m; 9,1 km; 2:45), Itzaga tontorra (1.360 m; 9,8 km; 3:20), Kota (1.256 m; 11,1 km; 3:50), Santa Agata (1.203 m; 11,9 km; 4:20), Zilegieta (663 m; 16,2 km; 5:45) eta Izko (678 m; 19,1 km; 6:55).
Desnibel metatua: Igoeratan:1.016 m; Jaitsieratan: 866 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Zuhatzura bidean
Basoan
Basoa atzean utzita
Taldea San Migel ermitan
San Migel ermita
Itzaga tontorraren inguruan
Itzagara igotzen
Taldea, XIII. mendeko Zilegietako dorrearen inguruan
Bideoa
Estekak/Enlaces