URROTZ – TABAR
(2023-10-24, asteartea)
Etapa honek Urrotzetik (Bitxikeria modura esango dugu, Urrotzeko hiriguneko plaza Nafarroako bigarren handiena dela, Iruñeko Gazteluko plazaren ondoren) Tabarreraino (IX. mendeko agirietan jadanik agertzen den herria) eramango gaitu.
Kilometro pare bat egin ondoren, Mendinuetako jaurerritik (Wikipedia) igaro eta 5. kilometroan Zuhatzura iritsiko gara; mendiko pistetatik eta zedarriz markatutako bideetatik 700 metroko desnibela gainditu ostean, San Migelen ermita erromanikoaren ondotik igaro eta Itzaga mendiko gailurrera igoko gara (1.360 m)(Itzagaondoko, Untzitiko eta Ibargoitiko bailaren artean, nabarmen ageri da Itzagako tontorra, Iruñerria eta Agoitz ibarretako talaia naturala).
Tontorretik behera, zertxobait desitxuratua egon arren, mugarriz markatuta dagoen bidetik jaitsiko gara han gertuko mendi-lepora. Handik, gailurreriako lerrotik eta bide harritsutik jarraituz, hurrengo mendi-gailurrera igoko gara: Ganbella (1.256 m). Aurrez aurre jarraituko dugu, bide argirik gabe, ezpeldiak utzitako gune garbietatik, Santa Agata gailurreko (1.208 m) antzinako kastrora.
Jaisten jarraituko dugu eta 15,5. kilometroan Zilegietako etxe multzotik igaroko gara, besteak beste, muino baten gainean dorretzar handi bat eta Sagrarioko Ama Birjinari eskainitako ermita dituen etxe multzoa. Bizilagunik gabeko Besollako herritik ere pasatuko gara, eta 130 metroko desnibela gainditu beharko dugu, hiru kilometro geroago gure helmuga den Tabar kontzejura iritsi baino lehen.
Oharra: historia eta arkitektura erromanikoan interesa dutenentzat estekak:
Zuhatzuko eliza
Besolla (Petrus maisua)
Besolla
Esta etapa nos llevará desde Urrotz (Como curiosidad cuenta en su parte central con una plaza, que es la segunda más grande de Navarra después de la plaza del Castillo de Pamplona) hasta Tabar (Documentada ya la existencia del pueblo en el siglo IX).
Tras un par de kilómetros recorridos pasaremos por el despoblado del Señorío de Mendinueta, en el 5 llegaremos a Zuazu y tras ascender 700 m. de desnivel por pistas y caminos marcados con hitos pasaremos por la ermita románica de San Miguel y llegaremos a la cima de Itzaga (Julio Asunción) (1.360 m)(Entre los valles de Izagaondoa, Unciti e Ibargoiti se levanta solitaria la Peña de Izaga, atalaya natural sobre las cuencas de Pamplona y Aoiz).
De la cima, bajaremos por camino un poco desdibujado, pero marcado por hitos de piedra, hasta el collado cercano, desde donde, siguiendo la línea cimera y un camino rocoso, subiremos a la siguiente cumbre, denominada Ganbella (1.256m), seguiremos de frente, sin un camino claro, aprovechando las zonas limpias que deja el bojedal al antiguo Castro en la cima de Santa Agata (1.208m).
Seguiremos descendiendo para llegar en el kilometro 15,5 y pasar por Zeligueta, que está constituido por un grupo de casas con un gran torreón sobre un montículo, y una ermita dedicada a la Virgen del Sagrario. Pasaremos también por el despoblado de Besolla para subir 130 metros antes de llegar a nuestro destino tres kilómetros después.
Nota: enlace a los interesados en historia y arquitectura románica.
· Iglesia de Zuazu (Simeón Hidalgo)
· Besolla (Maestro Petrus) (Simeón Hidalgo)
· Besolla (Sakon)
I URROTZ-TABAR
Mendinueta (Wikipedia)
Itzagaondoa haranean dago, 545 m-ko altueran. Nobleziaren antzinako lekua da. Mendeetan zehar Beaumont familiarena izan zen; gaur egun, aldiz, Zabalegiko markesarena da.
Zuhatzu (Wikipedia)
Itzagaondoa bailarako kontzejua da eta Zangozako merindadean kokatzen da. Itzaga mendilerroaren oinean dago, 624 metroko altueran eta Iruñetik 25 km-tara.
1141. urtean, Garcia Ramirez erregeak Leireko abadiari eman zion kontzeju hau.
Zuhatzun, XII. mendeko eliza erromanikoa nabarmentzen da.
Itzagako haitza pasa ondoren, San Migel ermita (Wikipedia) erromanikoa dago. Oraindik ere, inguruko haranetako biztanleak erromerian igotzen dira bertara.
Itzagako haitza gailur ezaguna da mendizale nafarren artean. 1.360 metroko garaierarekin, Pirinio aurreko arroetako altuena da. Hango ikusmira Nafarroa osora hedatzen da. Lau komunitatetako mendiak ikusten dira talaia ikusgarri honetatik: Nafarroakoak, Aragoikoak, Euskadikoak eta Gaztela eta Leongoak.
Itzagak (Wikipedia) izena ematen dio bere oinetan zabaltzen den haranetako bati: Itzagaondoari, hain zuzen.
Itzagako haitzaren hegoaldean burdin aroko kastro txiki bat dago: Santa Agedako kastroa. Oso kokapen estrategikoa du, eta inguruaren kontrol handia, ikusmenari dagokionez.
Tabar (Wikipedia) Urraulbeiti udalerriko kontzeju bat da, Zangozako Merindadean kokatzen dena. Irunberriko eskualdean dago.
Tabarko ekonomia, batez ere, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da.
Tabarren dagoen museoa, Jauregizar Fundazioak sortu zuen XVII mendeko etxe bat zaharberrituz. Bertan, interes historiko eta artistikoko objektuak daude ikusgai.