(2023-05-10, asteazkena)
Gaur, maiatzak 10, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 44 mendizale (10 emakume eta 34 gizon). Iruñera iritsi eta goizeko 7:45ak aldera abiatu gara. Lainotuta baina ateri iraun du eta halaxe izan dugu giroa ibilbide osoan zehar. Aurrena Iruñea hiria eta gero Badostain eta Ardatz herriak zeharkatu ditugu. Gero, Aranguren mendilerrora igotzen hasi gara eta Malkaitz, Tangorri eta Irulegi tontorrak egin ditugu. San Migelen baseliza eta Idoate herria pasa ondoren, 14:15ak inguruan Urrotz herrian amaitu dugu.
Ibilbidea eta denborak :
Iruñea (453 m), Mendilorri (471 m; 3,1 km; 0:25), Badostaingo iturria (479 m; 6 km; 1:15), Ardazko iturria (604 m; 9,7 km; 2:05), Ardatz/Ardanaz (623 m; 10 km; 2:07), Malkaitz (773 m; 11,2 km; 2:50), Tangorri (845 m; 13,2 km; 3:20), Irulegi/Lakidain (887 m; 17,5 km; 4:45), San Migelen baseliza (804 m; 19,5 km; 5:35), Idoate (633 m; 20,7 km; 5:55) eta Urrotz (527 m; 23,2 km; 6:30).
Desnibel metatua: igoeratan: 803 m; jaitsieratan: 724 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Iruñetik abiatuta
Mendillorri ondoan
Ardanazera iristen
Malkaitz gailurra pasatu ondoren
Tangorri gainetik ikusten diren gari eta olo sailak
Irulegiko gaztelura iristen
Mendizale taldea Irulegiko gailurrean
Urrotzera iristen
Estekak/Enlaces