IRUÑEA – URROTZ
(2023-05-10, asteazkena)
Iruñeko erdigunetik abiatuta, Mendillorri auzoa (Wikipedia)(1995etik aurrera Iruñearekin lotua), eta Badostain eta Ardatz (Wikipedia) herriak igaroko ditugu. Aranguren mendilerroaren hegoaldean dagoen herri horretan hasten da, hain zuzen, ibilbideko zatirik interesgarriena.
Jada 9,5 km egin ondoren, Aranguren mendilerrora igotzen hasiko gara, lehenbizi Malkaitz (772 m) gailurrera igoz, gero 1. mailako Tangorri (845 m)(Mendikat) gailur postontzidunera eta jarraian Aritzkora. Honaino, pista erosotik igaroko da bidea, baina orain tarte arrokatsu bat topatuko dugu, Lerrutzerako bideak gurutzatzen diren leporainoko jaitsieran. Hemen, aldapa tente batek Irulegira (893 m) (Wikipedia) igoko gaitu, Aranguren mendilerroko gailur nagusira. Mendilerro hau mendebalderantz luzatzen da Noain aldera, Taxoare deituriko mendilerroarekin.
Irulegi utzi ondoren, lehengo lepora itzuli eta 5 kilometro faltatuko zaizkigu Urrotzera heltzeko; lehenago, ordea, tontorrean XVII. mendeko baseliza bat duen San Migel mendiaren gailurretik (Julio Asunción) eta Idoate herritik igaroko gara.
Ohar interesgarriak:
1.- Lakidain herrian, haurrekin egiteko moduko ibilbide interesgarri bat dago Irulegi mendira. Ibilbide horrek pagadi bat zeharkatzen du, zurezko estatua polikromatuak dituen benetako museo natural bat (Baso Biziduna, Haritz berri).
2.- Irulegiko eskua (Wikipedia).
IRUÑEA-URROTZ
Etapa que parte del centro de Pamplona pasando por el barrio de Mendillorri (Wikipedia) (unido a Pamplona a partir de 1995), por las localidades de Badostáin y Ardanaz (Wikipedia), esta población situada al sur de la sierra de Aranguren, donde empezaría la parte más interesante del recorrido.
Llevaremos 9,5 Km y empezaremos a subir a la sierra de Aranguren, por la cima de Malkaitz (772 m), pasando por el buzón de la cumbre de 1º categoría de Tangorri (845 m) (Mendikat) y el de Aritzko, hasta aquí la ruta a transcurrido por pista cómoda y ahora nos encontraremos un tramo de descenso rocoso hasta el collado que se cruzan los caminos al Lerrutz, aquí una fuerte pendiente nos llevara a Irulegi (893 m) (Wikipedia), la cima principal de la sierra, la sierra se prolonga hacia el oeste en dirección a Noain, con la llamada sierra de Tajonar.
Después de dejar Irulegi volvemos al collado, quedando 5 Km para llegar a Urrotz, pero antes pasaremos por la cumbre de San Miguel (802 m) coronada por una Ermita del S.XVII (Julio Asunción) y por el pueblo de Idoate.
Notas de interés.
· 1.- Al Irulegi desde Lakidain existe un recorrido muy interesante para hacer con niños que pasa por un hayedo el cual es un museo natural (Haritz berri) con estatuas de madera policromada.
2.- La mano de Irulegi (Aranzadi).
Iruñea, Nafarroa Garaiko hiriburua da, herrialde horren erdialdean kokatua. Iruñerria eskualdean dago eta Arga ibaiak zeharkatzen du.
2022. urtean 203.418 biztanle zituen. Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, K.a. 74. urtean, eta erromatar hiriak Pompaelo izena hartu zuen. Geroago, Erdi Aroan, Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Hiriko ikur nagusietako bat Sanferminak dira, urtero uztailaren bigarren astean milaka bisitari erakartzen dituzten jaiak.
Ardatz, Eguesibar udalerriko kontzeju bat da. Zangozako Merindadean, Iruñerritik 8 kilometrora.
Iruñeko hego-ekialdean, Aranguren eta Egues haranen artean, Tangorri edo Ezpikuri (772m), Malkaitz (772m) eta Irulegi (893m) tontorrak, Iruñako jendearentzat oso jendetsuak diren gailurrak dira.
Azken mendi horren tontorrean Irulegiko gaztelua dago. Gotorleku hau X. mendekoa da eta Nafarroako Erresuma defendatzea zuen helburu, 924 urtean Abod Al Rahaman III.aren tropek suntsitu zuten arte. Ondoren, erreforma eta handitze ugari jasan zituen. Gaur egun, Arangurengo udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin batera dihardu ondare berreskurapena sustatzen, historia eta arkeologia ikerketak eginez.
Gazteluaren inguruan Baskoien herri bat aurkitu dute. Berriki bertan indusketa lanak egiten ari zirela, hain famatua egin den Irulegiko eskua aurkitu dute. Esku honetan kristo aurreko I mendeko euskerazko lehendabiziko idatzia izango litzatekeena aurkitu dutelarik.
San Migel gailurrean (802m) XVII. mendeko ermita bat dago. Bere garaian ermitau bat bizi omen zen bertan, eta Lerrutz eta Idoateko biztanleen enkarguz ermita hau zaindu behar zuen.
Urrotz, Zangozako Merindadean kokatua dago, Agoitz eskualdean, eta Iruñetik 19 km-ra. Antzina oso garrantzitsua izan zen bidegurutzea zelako eta hainbat lekutako jendea biltzen zen merkatari gisa. Urtero, azaroaren 13 eta 14an (San Martin egunean) ganadu azoka egiten zen.