(2024-06-25ean, asteartea)
Gaur ekainak 25, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 39 mendizale, Nafarroako Biloria herrira joan eta zazpi hiriburuetako Gasteiz-Iruñea arteko zatiaren 11. ibilaldia egitera. Goizeko 8:15ak aldera abiatu gara, primerako eguraldiaz gozatuz. Aurrena Tasio filmeko Biloriako frontoira joan gara taldeko argazki bat ateratzea eta herria pasatzean ikazkin bat ikusi dugu txondor pare bat egiten. Ibilbidea hasi eta Ulibarri herrira iritsitakoan igotzen joan gara, arte, haritz eta pago artean. Hasieran mendi-bide bati eta gero bidezidor bati jarraituz, Narkueko mendatea pasa eta Lokizko goi-lautadara iritsi gara, Irasabela mendira hain zuzen. Handik, berriz, Zikilamendiko tontorrera eta Mendibelara joan gara. Landerren eskortatik aurrera jaitsiera hasi dugu Ollogoien herrira iritsi arte. Azkenean, 13:55ak inguruan, ibilaldia Metauten herrian bukatu eta bertan bazkaldu dugu.
Ibilbidea eta denborak :
Biloria (599 m), Ulibarri (696 m; 2,3 km; 0:35), Antena (888 m; 3,9 km; 1:05), Irasabela (1.076 m; 5,2 km; 1:35), Ramiroren eskorta (1.054 m; 8,2 km; 2:40), Zikilamendi (1.089 m; 8,4 km; 2:45), P-19 Andia mendilerroa (1.025 m; 9,9 km; 3:05), Mendibela (1.049 m; 10,7 km; 3:15), Landerren eskorta (970 m; 11,9 km; 3:35), Cruz de Hierroko idoia (931 m; 13,5 km; 3:55), Arranuras (897 m; 15,6 km; 4:20), Ollogoien (604 m; 17,7 km; 4:55) eta Metauten (523 m; 20,2 km; 5:40).
Desnibel metatua: igoeratan: 755 m; jaitsieratan: 826 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Biloriako frontoian
Txondorgilea Bilorian
Biloriatik irteten
Lokizko malkarrak
Ulibarri eta Galbarra herriak
Zikilamendira igotzen
Ollogoien ingurutik
Ollobarren eta Lokiz
Lokiz mendilerroa Metautendik
Bideoa
Estekak/Enlaces