(2024-07-04an, osteguna)
Gaur uztailak 4, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 51 mendizale, Ollobarrenera joan eta zazpi hiriburuetako Gasteiz-Iruñea arteko zatiaren 12. ibilaldia egitera. Goizeko 8:05ak aldera abiatu gara, eguraldi ederraz gozatuz. Ibilbidearen lehen zatian, arte eta ezpel-sastraken artetik igaro gara. Igotzen hasi eta laster Ollobarrengo zulo bitxiarekin topo egin dugu. Hau zeharkatu eta gora eginez goi-lautadara ailegatu eta, bidezidorrari jarraituz, Lokizko Santiago baselizara iritsi gara. Hortik aurrera mendilerroko amildegien gainean ibili gara. Sartzaleta eta Ibirin pasa ondoren, San Cosme eta San Damian baselizara iritsi gara eta hortik Lokizko tontorrera. Hemendik jaitsiera hasi dugu arteen artean eta Barindanora iritsi baino lehen, ehun urteko arte ederra ikusi dugu (Basaulako artea). Azkenean 14:00ak inguruan Zudairi herrian ibilbidea bukatu eta bertan bazkaldu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Ollobarren (565 m), Tunela (Ollobarrengo zuloa) (848 m; 1,6 km; 0:40), Mugarria (906 m; 3,1 km; 1:05), Lokizko Santiago baseliza (936 m; 3,6 km; 1:15), Sartzaletako postontzia (1.053 m; 7,4 km; 2:50), Sartzaleta (1.108 m; 8,6 km; 3:15), Ibirin (1.081 m; 10,2 km; 3:45), San Cosme eta San Damian baseliza (1.103 m; 11,4 km; 4:00), Lokiz mendia (1.116 m; 11,5 km; 4:02), Urmaela (782 m; 15,3 km; 5:05), Barindano (556 m; 17,6 km; 5:45), eta Zudairi (566 m; 18,9 km; 5:55).
Desnibel metatua: igoeratan: 892 m; jaitsieratan: 881 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Ollobarren
Lokizko mendilerroa
Lokizko Santiago baseliza
Taldea Sartzaleta behekoan
Sartzaletan lanean fin-fin
Ibirin aldera
Basaulako artea
Zudairirako bidean
Bideoa
Estekak/Enlaces