(2024-06-18an, asteartea)
Gaur ekainak 18, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 54 mendizale, Zuñigara joan eta zazpi euskal hiriburuetako Gasteiz-Iruñea arteko zatiaren 10. ibilaldia egitera. Goizeko 8:00ak aldera abiatu gara Zuñigako Santutxorako bidetik, eguraldi lainotuarekin eta tenperatura epelarekin. Ibiltzen hasi eta igotzen joan gara, ezpel, haritz, arte, pago... ugari dituzten baso artean. Ondoren, tarte handian, pista zabal batetik Arnabara iritsi arte. Handik aurrera bidezidor estuagoetan ibili gara, eta batzuetan kosta egin zaigu aurrera egitea. Okomendira iritsi eta jaisten hasi gara. Tarte batzuetan jaitsiera nahiko traketsa, harritsua eta aldapa handikoa izan da. Azkenean 13:50ak inguruan Narkue herrian bukatu dugu gaurko zeharkaldia. Han autobusa hartu eta Kanpezura joan gara bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak:
Zuñiga (Santutxorako bidea) (550 m), Olivastral parajea (576 m; 1,1 km; 0:15), San Cristobal (843 m; 5,2 km; 1:15), 3. mailako errepidea (768 m; 7 km; 1:45), Bidegurutzea (1.075 m; 10,4 km; 2:55), Arnaba (1.245 m; 13,4 km; 3:50), Okomendia (1.253 m; 14 km; 3:15), Sarriako bidea (940 m; 16,6 km; 5:20), Antena (888 m; 17,5 km; 5:30) eta Narkue (683 m; 18,6 km; 5:50).
Desnibel metatua: igoeratan: 855 m; jaitsieratan: 719 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Zuñiga herria eta inguruko gari soroak
Gastiain kontzejutik gertu, atzean, Lokiz mendizerra
Artadi, haritz eta pagadi artean 13 km egin ondoren
Lokizko mendizerrara iritsita
Inguru ederretan lorez inguraturik eta haize hotzetan
53 mendizale Arnabako gainaren ondoan
Okomendira iristen
Narkuera iristen
Bideoa
Estekak/Enlaces