SANTUTXOA (Zuñiga)-NARKUE
Atzean utzi ditugu Toloñoko eta Kodesko mendilerroak; Herrerako mendatetik aurrera, Ega (wikipedia) ibaiaren adar baten eskuineko isurialdearen gainetik ibili gara, eta haren iturburuetako bat ere bisitatu dugu: Laziturri (gmb.eus).
Etapa honetan Lokizko (mendiak.eus) mendilerrorantz joango gara. Zuñigako Santutxotik (luberri.net) abiatuta, Arquijasko zubitik Ega ibaiaren ezkerraldera igaroko gara, Lizarrako trenbidearen bide berdetik Zuñiga (viaverdevasconavarro.con///wikipedia) aldera joateko. Herritik igaro gabe, El Corral sakaneko bidetik San Cristobal (mendiak.eus) mendira inguratu eta Zuñigatik Lana (wikipedia) ibarrera doan errepidea zeharkatuko dugu (Neguko klima gogorra dela-eta, Lana bailarari «Errusia txikia» esaten zaio).
Bidearen lehen zati hau artadi, ezpeldi eta pago batzuen artean igarotzen da, eta gero amildegi baten gaineko eremu harritsu batean sartzen da, Arnabako (euskal-herria.org) sakan deigarriaren gainean. Inolako arriskurik gabe, Arnaba (mendikat) eta Okomendia (mendiak.eus) tontorretara hurbilduko gara, eta, mendilerroari jarraituz, Narkue mendaterantz egingo dugu, hasieran harritsua eta gero nahiko erosoa den bide polit batetik jaitsi eta, antena baten ingurutik igaro ondoren, Narkuera (wikipedia) iristeko.
Ikatz txondorren (herriondarea.eus) eta Tasio (euskadi.eus) mitikoaren lurraldean gaude.
Oharra: Ibilaldia laburtzeko asmoz, badirudi irteera Zuñiga inguruan izango dela.
SANTUTXOA (Zuñiga)-NARKUE
Dejamos atrás las sierras de Toloño y Kodes; desde el puerto de Herrera hemos ido por encima de la vertiente derecha de uno de los ramales del río Ega (espaciosnaturales.navarra.es), incluso hemos visitado uno de sus nacederos, Laziturri (gmb.eus).
En esta etapa nos dirigimos hacia la sierra de Lokiz (mendiak.eus). Saliendo del Humilladero de Zuñiga (Santutxoa)(euskal-herria.org), pasaremos a la vertiente izquierda del Ega (wikipedia) por el puente Arquijas, para acceder a la vía verde (viaverdevasconavarro.com) del ferrocarril Vasco - Navarro (mapa.gob.es) y dirigirmos hacia Zuñiga. Sin pasar por la localidad y por el barranco del Corral, siguiendo la senda llegaremos a las cercanías San Cristóbal (mendiak.eus) y cruzaremos la carretera que va de Zuñiga al valle de Lana (turismotierraestella.com)(Errusia Txikia)(google.com).
Esta primera parte del camino discurre entre carrascales, boj y algunas hayas, para luego entrar en una zona rocosa sobre un farallón por encima del pintoresco barranco de Arnaba (wikiloc.com). Sin ningún peligro, nos acercaremos a las cimas de Arnaba (mendikat) y Okomendia (mendikat) y siguiendo la sierra, buscaremos el portillo de Narkue, para bajar por un bonito camino, al principio pedregoso y luego bastante cómodo, y tras pasar por una antena, llegaremos finalmente a Narkue (valledelana.com).
Estamos en tierra de carboneras (google.com) y del mítico Tasio (primeran.eus).
Nota: Con vistas a recortar el recorrido, previsiblemente comenzaremos la etapa cerca de Zuñiga.
SANTUTXOA (Zuñiga)-NARKUE
ZUÑIGA (wikipedia) edo EZTUÑIGA Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da. 2023. Urtean 89 biztanle zituen. Herri txikia izan arren, 2008ko erroldaren arabera, proportzioan etorkin gehien zituen Nafarroako Foru Erkideko herria zen. Zuñigak Jurramendiko mankomunitatea osatzen du, Mues, Sorlada, Lana eta Piedramillera udalerriekin batera. Montxo Armendariz zine zuzendariak 1982an Tasio filma egin zuen. Bertako semea zen Anastasio Otxoaren bizitzan oinarritu zen. Zuñigako harresiak alde zaharra inguratzen duten antzinako harresien aztarnak dira. 1985eko ekainean kultura ondasun izendatuak izan ziren. Andre Mariaren eliza XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra da. Elizaren barruan Ama Birjinaren XVI. mendeko irudi bat dago.
SAN CRISTOBAL Nafarroa Garaiko Lokiz mendilerroko tontorra. 847 metroko altuera du.
ARNABA Lokiz mendilerroko gailurra, Lanako harana iparraldetik ixten duen zirkoaren muturreko bat. 1.245 metroko garaiera du.
OKOMENDIA Lokiz mendilerroko tontorrik garaiena da. 1.258 metro ditu. Lanako lurretan dago, baina Arabako mugatik oso gertu.
LANA (wikipedia) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibar txiki bat da, Lizarrako merindadekoa. 2023. urtean 156 biztanle zituen. Bost herri dira udalerriko kide: Biloria, Galbarra (herriburua) Gastiain (wikipedia) eta Ulibarri.
NARKUE Lanako kontzejua da. 1842ko erroldan, Lanako bost herrien arteko fusioa gertatu baino lehen, udalerri independente moduan agertzen da. 1842ko erroldan 53 biztanle zituen eta 10 etxe. 2007ko erroldaren arabera, herriak 26 biztanle ditu
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Arnabako sakana (mendikat)
Okomendia Gastiaindik (mendikat)