ULIBARRI-OLLOBARREN
Lana bailarako beste herri batetik, Ulibarritik (wikipedia), abiatuko gara, Lokiz (wikipedia) mendilerroa zeharkatzen jarraitzeko. Antenarantz igoko gara, arteak, haritzak eta pagoak dituen bidezidor polit batetik Narkueko mendatera joan eta Lokizko (naiz.eus) goi-lautadara ateratzeko. Mendigune garbia da, eta, seguru asko, lore-sail distiratsuak izango ditu. Zenbait ganadu-azpiegitura ere aurkituko dugu, Zikilamendiko (mendiak.eus) gailurra zapaldu aurretik; gailur honetatik bista ederrak izango ditugu: hegoaldean, Montejurra; iparraldean, Urbasa eta Andia mendilerroak, eta hauen atzean, Aralar eta Aizkorrikoak; eta mendebaldean, berriz, aurreko asteetan zeharkatu ditugun Toloñoko eta Kodesko mendilerroak.
Hegoaldean, atzean utzi dugu Lana bailara, eta begi bistan izango ditugu, iparraldean Ameskoa ibarrak (wikipedia), eta ekialdean, Ameskoabarrena (Ameskoa)(wikipedia).
Landerren eskortatik jaisten hasiko gara arte, haritz eta pago artean, lehenbizi Ollogoienera (wikipedia) iristeko, eta, ondoren, Ollobarrenera (wikimedia), Metautengo (wikipedia) Udaleko kontzejuak biak.
P.D.: Azkenean ibilaldia Metauten herrian amaituko da.
ULIBARRI-OLLOBARREN
Salimos de Ulibarri (google), otro pueblo del Valle de Lana (wikipedia) para seguir recorriendo la sierra de Lokiz (youtube). Subiremos hacia la antena para buscar el portillo de Narkue por un bonito y montañero sendero, con carrascales, robles y hayas, para salir a la meseta de los rasos de Lokiz (naiz.eus), monte más limpio y posiblemente con manchas de flores (ian-ani) en su esplendor; también encontraremos distintas infraestructuras ganaderas, antes de pisar la cima de Zikilamendi (mendiak.eus); desde esta cima tendremos espléndidas vistas: al sur, Montejurra; al norte, las sierras Urbasa y Andía y detrás nuestras sierras de Aralar y Aizkorri; y al oeste, las sierras de Toloño y Kodes, que es de dónde venimos.
Al sur hemos dejado atrás el valle de Lana y al norte tenemos a la vista las Amescoas altas (wikipedia) y al este las Amescoas bajas (wikipedia)(Ameskoa)(amescoa.com).
Desde el corral de Lander comenzaremos a descender entre carrascales, robles, hayas… para llegar a Ollogoien (wikipedia) y seguidamente a Ollobarren (wikipedia), concejos del ayuntamiento de Metauten (turismotierraestella.com).
P.D.: Definitivamente esta etapa finalizará en Metauten.
ULIBARRI-OLLOBARREN
Ulibarri, Lizarra eskualdean kokatua, Lana Haraneko herri bat da. Bost dira bailara osatzen duten herriak: Galbarra, Viloria, Gastiain, Narkue eta Ulibarri. Bost kontzejuetako udaletxea Galbarra herrian kokatzen da.
Iparraldean dago, 690 metrora, Irasabelako haitzen azpian.
Ulibarri hitza mendebaldeko euskalkiei dagokie eta herri berria esan nahi du.
Herriko sarreran Santa Mariari eskainitako eliza dago, XVI. mende hasierakoa.
Bi ermita ere badaude: Santa Luzia herriaren kanpoaldean, eta San Kristobal mendilerrora doan bidean. Maiatzaren amaieran erromerian joaten dira herritarrak.
Lana harana Nafarroako Errusia ezizenarekin ezagutzen da, geografikoki isolatuta dagoelako eta neguko hotzagatik.
Harana bere ikaztegi tradizionalengatik ezagutzen da, oraindik antzinako erara egiten baitute erregaia, mendeetan zehar aldatu ez den prozedura tradizionalarekin. Horrek Lana bailara leku bakar eta ezberdin bihurtzen du.
Zikilamendi (1.095 m)(mendikat), Lokiz mendilerroaren hegoaldean dagoen gailurretako bat, Lanako ibar gainean topatuko duguna. Gailur borobildua du, landaretzarik gabea. Gailurrean baso-behaketarako postu bat dago, baso-suteak saihesteko.
Mendibela (1.052 m)(mendikat) edo Raso de Viloria, Lokiz mendilerroko beste gailur bat.
Ollobarren, Lokiz mendilerroan dagoen kontzejua da, Lizarrako Merindadean. Julio Caro Barojaren esanetan, Ollobarren hitzak beheko oiloa esan nahi du. Mantentzen diren ohituren artean, "Chenderis" "San Nikolas" eta "Santa Ageda" koplak dira.
Herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira. Ollobarren herriak ospatzen duen beste jai egun bat, Metauten Haranaren eguna da. Urtero, maiatzaren erdialdean, kontzeju desberdin batean egiten da.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Ulibarri (mendikat)
Ollobarren/Metauten