(2024-02-20an, asteartea)
Gaur, otsailak 20, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 59 mendizale (13 emakume eta 46 gizon). Tuyora iritsi eta zazpi hiriburuetako Bilbo-Gasteiz arteko zatiaren 7. ibilaldiari ekin diogu. Goizeko 8:30ak aldera abiatu gara; behe-lainoa zegoen eta hotza egiten zuen. Bidea hasi eta bigarren kilometroan Argantzon herria pasatu dugu. Ondoren, errepidetik metro batzuk egin ditugu soroen arteko pista batera iritsi arte. Hortik, aldapatxo bat igo eta gero, Peinuketa izeneko menditxoa zapaldu dugu. Pixka bat gorago eguzkia ateratzen hasi da eta tenperatura gozoarekin hamaiketakoa egiteko geldialdi bat egin dugu. Hortik aurrera gaurko gain altuenak burutu ditugu: San Miguel mendia eta Bustuko Gana. Ondoren Urau eta Eskibel. Hemen, gazteluaren hondakinen ondoan taldeko argazki bat egin dugu. Jarraian Armentia aldera jaisten joan gara, Eskibel errekaren inguruan. Ordu biak inguruan Armentiara iritsi eta San Prudentzio Elizaren aurrean taldeko beste argazki bat atera eta giro onean bazkaltzera joateko prestatu gara. Horrela, gaurko ibilaldia bukatutzat eman dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Tuyo (564 m), Peinuketa (773 m; 8 km; 1:55), San Migel (931 m; 11,5 km; 2:30), Bustuko Gana (976 m; 12,3 km; 3:40), Urau (802 m; 15 km; 4.15), Eskibel (816 m; 17 km; 4:30), eta Armentia (553 m; 21,5 km; 5.30).
Desnibel metatua: igoeratan: 839 m; jaitsieratan: 862 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Taldea Tuyotik irtenda
Argantzon herrira iristen
Peinuketa mendira igotzen
Gasteiz eta inguruko herriak
Eskibelgo gazteluaren aztarnak
Armentian
Taldea Armentiako basilikaren aurrean
Bideoa
Estekak/Enlaces