(2024 - 02 - 13an, asteartea)
Gaur, otsailak 13, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 54 mendizale (13 emakume eta 41 gizon). Jokanora iritsi eta zazpi hiriburuetako Bilbo-Gasteiz arteko zatiaren 6. ibilaldiari ekin diogu. Goizeko 8:00ak aldera abiatu gara; oskarbi zegoen, baina hotza egiten zuen. Lehenengo igoera hasi eta, Azkorri tontorraren albotik pasa ondoren, Montemayor mendiaren gaina zapaldu dugu. Hortik Santa Cruz mendira joan gara. Jarraian, jaisten hasi gara Morillas herriraino. Bertatik pasa eta bigarren igoera iritsi zaigu, hau aldapatsuagoa. San Vitores mendira igo eta Tuyoko gaztelura iritsi gara. Jarraian jaisten hasi eta 15:00ak inguruan Tuyo herrian amaitu dugu ibilbidea. Han, autobusa hartu eta Argantzonera joan gara bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak:
Jokano (603 m), Azkorri (1.091 m; 3,4 km; 1:10), Montemayor (1.102 m; 4,1 km; 1:20), Harrizko hesia (1.008 m; 6,2 km; 2:20), Bardatzako putzua (973 m; 8,25 km; 2:55), Santa Cruz (964 m; 9,35 km; 3:10), La Carbonera parajea (746 m; 10,9 km; 3:35), Morillas (534 m; 13,2 km; 4:05), San Vitores (886 m; 18,4 km; 5:30) ), Tuyoko Gaztelua (805 m; 21,45 km; 6:25) eta Tuyo (564 m; 23,5 km; 6:55).
Desnibel metatua: igoeratan: 992 m; jaitsieratan: 998 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Jokanotik abiatuta mendizaleak eguraldi ederrarekin
Arkamoko mendi katera iristen
Azkoriko gailurrera iristen
Bardatzako putzura bidean
Santa Kruzeko gaina pasatuta
Morilasera iritsita
Taldea, San Vitoresen
Tuyoko bidean
Bideoa
Bideoa
Estekak/Enlaces