(2024 - 02 - 07an, asteazkena)
Gaur, otsailak 07, hasiera eman diogu aurtengo ibilaldien denboraldiari. Goizeko 6:30 aldera irten gara autobusez Ordiziatik, gero Beasain eta Idiazabaldik, 14 emakume eta 46 gizonezko, euskal zazpi hiriburuetako Bilbo-Gasteiz arteko zatiaren bosgarren ibilaldia egitera. Goizeko 8:30 aldera Urduñako mendate gainean ginen, hego mendebaleko haize hotza egiten zuelarik. Goizean eguraldi garbi samarra bagenuen ere, gero lainotuz joan da eta arratsalderako euri tanta batzuk izan ditugu.
Ibilaldian Arando eta Kastillete gainak pasa eta Nerbioiko ur-jauziaren begiratokian atera dugu taldeko argazkia; ondoren, Santiago mendiko otso-zuloa ikusita, Erebasterra gainetik, Melaria iturri ondotik eta Asperla gainetik igaro eta aurrerago Ruziribaiko Begia topatu dugu, jarraian Barrongo otso-zulora iritsiz. Handik dena beheranzko bidean hor ginen Artatza herrian, 5:40h pasa ondoren. Autobusa hartu eta Langraizera bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak:
Urduñako mendatea, hasiera (870 m), Arando (950 m; 1,6 km; 0:10), Kastillete (822 m; 4,5 km; 1:10), Nerbioiko ur-jauziaren begiratokia (830 m; 5,2 km; 1:20), Santiago mendiko otso-zuloa (835 m; 5,8 km; 1:36), Ereabasterra (1.105 m; 11,5 km; 3:20), Melaria iturria (1.100 m; 14 km; 3:53), Asperla (1.112 m; 14,5 km; 3:59), Ruziribaiko begia (1.138 m; 14,8 km; 4:11), Barrongo otso-zuloa (1.060 m; 16,9 km; 4:44), Artatza (bukaera) (735 m; 21,6 km; 5:40).
Desnibel metatua: Igoeratan: 720 m; Jaitsieratan: 860 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Urduñako mendatetik abiatuta 60 mendizale
Castillete inguruan
Mendizale taldea Nerbioiko ur-jauziaren ondoan
Santiagoko otso-zuloaren ondoan
Artelarra bidean
Ereabasterrara iristen
Ruziribaiko begia
Bideoa
Estekak/Enlaces