(2023-10-31an, asteartea)
Gaur, urriak 31, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 41 mendizale (11 emakume eta 30 gizon). Goizeko 8:05ean Agiñagara (Aiara) iritsi eta EZH zeharkaldiko laugarren etapari ekin diogu.
Hasiera oso gogorra izan da, 670 metrotik gorako desnibela gainditu behar izan baitugu; bidea, berriz, hasieran pista, baina gero bidezidor lokaztua. Menerdigako ataka igarota, Gorobelgo goi-lautadara iritsi gara, eta han desnibelak txikiagoak izan dira. Zerua oskarbi bazegoen ere, Menerdigako atakaren igoeran haizeak gogor jotzen zuen. Gorobelgo goi-ordokian haizea indarrean ibili da, baina eguerdi aldera baretu egin zaigu.
Zati batzuk belardi artean eta beste batzuk txilar artean eginez, mendi hauetan barrena ibili gara: Iturrrigorri (1.073 m), Bedarbide (1.041 m), Solaiera (1.038 m) eta Txarlazo (933 m). Gero Fraideburu haitzaren ingurutik igaro eta Urduñako mendatean amaitu dugu ibilaldia, 6:30 ordu pasa ondoren.
Ibilbidea eta denborak:
Agiñaga (388 m), Menerdigako lepoa (1.061 m; 5,5 km; 2:10), Iturrigorri (1.073 m; 7,4 km; 2:55), La Barrerilla (941 m; 8,5 km; 3:40), Bedarbide (1.041 m; 10,6 km, 4:10), Atezabal tontorra (1.027 m; 12,7 km; 4:40), Solaiera (1.038 m; 13,3 km; 4:50), Txolope (1.027 m; 13,8 km;5:00), Goldetxoko lepoa (914 m; 14,4 km; 5:10), Txarlazo (933 m; 14,8 km; 5:20), Fraideburuko lepoa (850 m; 16,1 km; 5:40), Los Maderos tontorra (913 m; 17.3 km; 6:00), eta Urduñako mendatea (890 m; 19,5 km; 6:30).
Desnibel metatua: Igoeratan: 1.101 m; Jaitsieratan: 632 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Agiñagatik gertu, Gorobel mendizerrara abiatzen
Gorobel mendizerrako Menerdigako mendatera igotzen
Taldea Gorobelgo larreetan. Atzean Iturrigorri mendia
Gorobel mendizerran zehar, Bedarbide inguruan
Taldea, Gorobelgo Atezabal parajean
Solaiera eta Txolope gailurrak pasa ondoren, taldea, Txarlazora hurbiltzen
Taldea, Txarlazo mendian, Antiguako Ama, irudiaren aurrean
Fraideburu deritzan harkaitz ospetsua
Taldea, Urduñako mendatera iristen
Bideoa
Estekak/Enlaces