URDUÑAKO MENDATEA-ARTATZA
3. eta 4. etapetan Gorobelgo mendilerroa mendebaldetik ekialdera zeharkatu eta azkeneko hori Urduñako mendatean amaitu ondoren, oraingoan mendate horretatik abiatuta Santiago mendilerroan ibiliko gara lehenbizi eta Arkamuko mendietan gero; hain zuzen ere, mendilerro honetako gailur nagusietako batetik pasatuko gara: Kruzeta (wikipedia) mendia (1.169 m).
Urduñako mendatetik (870 m) abiatu ostean, kilometro bateko baino gehixeagoko igoera txiki batek Santiago mendiaren tontorreraino (944 m) eramango gaitu, mendilerroko gunerik garaienera, eta 600 metro geroago mendi horren gutunontzia ikusiko dugu Esquina de Rubén izeneko begiratokiaren ondoan.
Hurrengo lekurik interesgarri eta erakargarriena bosgarren kilometroaren inguruan izango dugu: Nerbioi ibaiko ur-jauzia. Geroxeago, berriz, Santiago mendiko otso-zuloa.
8. eta 11. kilometroen artean igoerarik luzeena izango dugu; 260 metroko desnibela gainditu behar da Ereabasterrako gailurreraino, non Arkamu (wikipedia) mendilerroan ohikoak diren mugarrietako bat baitago.
13,3. kilometroan Peña Coloradako (1.131 m) gailurretik igaroko gara eta 15,5. kilometroaren inguruan Kruzeta menditik (1.169 m); azken hau, landare gabeko kareharrizko muino bat da. 17. kilometroan Barrongo otso-zuloa atzean utzi eta 5 kilometro inguru geldituko zaizkigu Arkatza-Axkoeta (wikipedia) kontzejuraino.
Oharra: toponimia ikuspegitik, badirudi Arando izenak ez duela inolako euskarririk. Bai, ordea, Santiago mendiak.
Después de las etapas 3º y 4º en las que recorrimos la extensa cordillera de Gorobel/Sálvada de Oeste a Este y que terminamos en el puerto de Orduña, en esta ocasión y partiendo del lugar de llegada continuaremos por la sierra de Santiago en primer lugar para posteriormente recorrer la sierra de Arkamu (La montañera), donde pasaremos por una de sus cimas principales Kruzeta (1.169 m).
Saldremos desde el Pto. De Orduña (870 m); tras la salida una ligera subida nos llevara en poco más de un kilometro a la cima de Santiago (944 m), la cota más alta de la sierra, y 600 metros después nos encontraremos el buzón de dicho monte junto al mirador de Esquina de Rubén.
El siguiente punto de interés y de mayor atractivo lo encontramos hacia el kilometro cinco en el que llegaremos al mirador del Salto del Nervión (Wikipedia). Poco después a la Lobera del Monte Santiago (ElLiodeAbi).
Entre los kilómetros 8 y 11 será el tramo más continuo de subida, serán 260 metros de desnivel hasta alcanzar la cima de Ereabasterra coronada por uno de los típicos hitos de la sierra de Arkamu.
En el kilometro 13,300 pasaremos por la cima de Peña Colorada (1.131 m) y hacia el 15,5 la por cumbre de Kruzeta (1.169 m), se trata de una loma de roca caliza, carente de vegetación. En el 17 la Lobera de Barrón, y nos quedaran unos 5 kilómetros hasta el concejo de Artaza-Escota.
Nota: Desde el punto de vista toponímico, el termino Arando no parece tener soporte. Sí, en cambio, Monte Santiago o Campillo de Santiago.
Urduña Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da. Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratuta, Bizkaiko enklabea edo barrendegia baita. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanle gune bakarra. 2016an 4136 biztanle zituen. Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.
ARANDO
Arando mendia (Ikusi goiko oharra) Santiagomendi mendilerroan kokatzen da, Amurrio eta Berberana udalerrietan. 944 metroko garaiera du. Lehenik Arandoko gailurra aurkituko dugu eta 900 metrora gutunontzia eta begiratokia.
Ibaizabalen ezkerraldeko ibaiadarretako bat da. Batzuen ustez, Nerbioi izena Nerva erromatar jainkoaren omenezkoa da. NERBIOIKO edo DELIKAKO UR-JAUZIA Nerbioi ibaiak bere sorburutik (Kuartangoko lurretan, Araban) bi kilometro inguruko bidea burutu ondoren, egiten duen ur-jauzia da. 222 metrokoa da, penintsulako luzeenetakoa. Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du, ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintzia du.
PEÑALTA
Arkamu mendilerroan dagoen mendia da Peñalta, 1.129 metroko altuera duena. Bertan aurkitzen da Barrongo otso-zuloa. Hasierakoa txilarrez eta adarrez egina zen, baina XVI. mendean harrizkoa egin zuten. Otsoa harrapatzeko uxaldiak egiten zituzten hauek zulora sarrarazteko.