TUYO-GASTEIZ
(2024-02-20an, asteartea)
Ba al zenekien...
Aurreko etapetan Arkamu (Montemayor 1.104 m) eta Tuio (San Vitores 895 m) mendilerroetako hormatzarrak gainez gain zeharkatu ondoren, Gasteizera hurbilduko gara, Gasteizko Mendiak izeneko tontor atseginetatik igarota. Gure taldea mendi horietako batzuetatik igaro zen "Artzaintzaren natura-bidea" zeharkaldia egin zuenean.
Tuyotik abiatuta Zadorra (Wikipedia) eta Argantzungo herri dotorea zeharkatuz hasieran egingo ditugun zazpi kilometroak, erosoak izango dira.
Hortik aurrera, lehenbizi San Miguel mendiko gailurrera iritsiko gara (943 m), eta kilometro eta erdi geroago, Bustuko gana tontorrera (976 m). Horixe izango da ibilaldiko punturik garaiena.
Zaldiarango gailurrerantz (978 m) joko dugu gero, "Gasteizko Mendietako gailurrik ezagunenerantz", baina 500 metro lehenago beheranzko bidea hartuko dugu; jarraian, 70 metroko igoera labur baten ondoren, Eskibelgo atxako gailurrera (816 m) iritsiko gara: han dauden aurriak, berriz, Madril-Irun lineako Telegrafo Optikoaren komunikazio-dorrearenak dira. Gure ezkerrean geratuko da Pikozorrotz (768 m) mendia, “jadanik 1813an, frantziarren eta ingelesen arteko guduan, gotorturik zegoena”.
Lau kilometro eta erdi gehiago egin beharko ditugu, etaparen amaierara, Armentiara (Gasteiz)(euskadi.eus), hurbiltzeko.
Sabías que...
Después de haber atravesado cresteando los altos murallones las sierras de Arkamu (Montemayor1.104 m) y la de Tuio (San Vitores895 m), en las etapas anteriores, nos acercaremos a la ciudad de Gasteiz pasando por las agradables cimas de los denominados Montes de Vitoria, parte de ellas ya recorridas por el grupo cuando se realizaron las etapas de "Artzaintzaren Natura-bidea".
Comenzaremos con unos cómodos siete primeros kilómetros partiendo de la población de Tuyo, y atravesando el rio Zadorra y la hermosa localidad de La Puebla de Arganzón (Wikipedia).
A partir de aquí iremos ascendiendo hasta llegar a la cumbre de San Miguel (943 m) y un kilometro y medio más tarde llegaremos a la cima de Bustuko Gana (976 m), siendo este punto la cota culminante de la etapa.
Nos dirigiremos en dirección a la cima de Zaldiaran (978 m) "la cumbre más conocida de los Montes de Vitoria", pero 500 metros antes tomaremos un camino descendente que posteriormente tras una corta subida de 70 metros de desnivel alcanzaremos la cima de Eskibelgo Atxa (816 m), fácilmente reconocida por las ruinas de la torre que allí se encuentran"pertenecen a la torre de comunicaciones del Telégrafo Óptico de la línea Madrid-Irun", a nuestra izquierda quedara la cima de Pikozorrotz (768 m)(Mendikat) "cima fortificada documentada en la batalla entre Franceses e Ingleses en el año 1.813.".
Cuatro kilómetros y medio nos acercaran al final de la etapa en Armentia (Gazteiz).
ARGANTZON
Argantzon Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Trebiñuko barrendegian dagoena. Trebiñuko barrendegian dagoen beste udalerria Trebiñu da. Bi udalerri horiek osatzen duten lurraldea administratiboki Burgosi badagokio ere, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik, arabar sentitzen dira. Argantzon igarobide estrategikoa izan da historian zehar, bertan Tuioko mendilerroa eta Gasteiz mendien arteko haitzarte natural bat baitago. Bertatik igarotzen zen Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarra (Wikipedia), baita Gasteiztik doan Donejakue bidea ere.
BILLA OKA
Billa Oka (izen ofiziala, gaztelaniaz, Villanueva de la Oca) Argantzongo herri bat da. Azken erroldaren arabera zortzi biztanle ditu.
ESKIBELGO ATXA
Eskibelgo Atxa Gasteizko Mendiak mendilerroan kokatzen da, 816 metroko garaiera du. Tontorrean Eskibelgo gazteluaren hondakinak ikus daitezke.
ARMENTIA
Armentia, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 550 metroko garaieran kokaturik dago. Armentia izena latinezko armentum (azienda larria edo behi-taldea) izenetik omen dator. Erromatar garaian eta Erdi Aroan Armentia bidegurutze garrantzitsua izan zen. Izan ere, hemendik igarotzen zen Donejakue bidea.
Armentiako basilika edo San Prudentziorena XII. mendean eraiki zuten, estilo erromanikoan. 1776an zorigaiztoko eraberritze bat jasan zuen eta bere egituraren atal bat desagertu egin zen. 1964an berriro eraberritu zuten. Erdi Aroko artearen adibide nagusienetakoa da eta Euskal Herriko monumentu izendatu dute.