(2023-09-27, asteazkena)
Gaurkoan Euskal Pirinioko 13. ibilaldia suertatu zaigu, Argibielako mendatea eta Izaba artekoa, GR 11/4 bezala izendatutakoa.
Goizeko seietan irten gara Ordiziatik, ondoren Beasain eta Idiazabaldik. Bederatzietarako hasiak ginen ibiltzen, Argibielako mendatearen gainetik, 27 mendizale, horietatik bost emakumezkoak. Ordurako eguzkia berotzen hasia zen eta guk aldapa gogorrari ekin behar izan diogu. Abizondoko lepoa igaro ondoren, hor ginen Ezkaurre gainean, bederatziehun metro gorantz egin ondoren.
Hego-ekialdeko haizeari ihes egin nahian, beheranzko bidea hartu dugu eta Ezkaurreko lakua pasatu aurretik jaitsiera malkartsu bat pasa dugu, “kontuz ibili beharrekoa” (hor atzeratu gara pixka bat, taldearen segurtasuna bermatze aldera). Hortik aurrerakoa ibilbide erreza izan da; Arnaia tontorraren albotik pasatu eta ondoren: Berroeta, Telesforo borda, Belabarze-Berroeta sakana eta Izabara iritsi artekoa. Hor bukatu dugu gaurko ibilbidea sei ordu pasatu ondoren.
Ibilbidea eta denborak:
Argibiela mendatea (1.300 m), Abizondoko lepoa (1.650 m; 1,9 km; 0:45), Ezkaurre gaina (2.040 m; 3,1 km; 1:45), Ezkaurreko lakua (1.700 m; 4,6 km; 3:10), Arnaia alboa (1.580 m; 7,4 km; 4:00), Telesforo borda (1.070 m; 11 km; 4:50), Belabarze-Berroeta sakana (890 m; 13,2 km; 5:20), Izaba, bukaera (810 m; 15,8 km; 5:50).
Desnibel metatua: Igoeretan: 900 m; Jaitsieratan:1.400 m.
Aireko bista
Mapa
Profila
Taldea Abizondoko lepora igotzen
Pagadia amaitu ondoren Ezkaurre dugu gure aurrean
Mendizaleak, Abizondoko leporuntz
Ezkaurreko gailurrera (2050m) igotzen
Ezkaurrera igotzen
Ezkaurreko aintzirara jaisten, harkaitz arteko bide arriskutsutik
Eskuin aldetik begiratuta: Otsogorrigaina, Larrondo, Kartxela eta Binbaleta.
Mendizaleak Ezkaurre atzean dutela
Belabarzera jaisten
Belabarzeko atea
Ibilbidea amaitzear, Izaban dagoen ermita
Estekak