(2022-07-19, asteartea)
Uztailaren 19an, asteartea, Candanchu-tik autobusez irten ziren goizeko 6:30etan GMBko 38 mendizale (8 emakume eta 30 gizon). Laskuneko Lauzart kanpinetik goizeko 7:30 aldera abiatu eta 16:00 inguruan Linzako aterpean amaitu zuten. Giro eguzkitsu eta beroarekin hasi zuten etapa hau. Hasieran bidea nahiko zelaia izan zen, baina aldapak igo ahala gogortuz joan ziren Hiru Erregeen Mahaiko tontorreraino iritsi arte. Tarte honetan Lamareich-eko eta Lamery-ko zubiak zeharkatu eta, jarraian, Pedain-go borda eta Esqueste-ko lepoak igaro zituzten. Gero gailurrera igo eta paisaiaz gozatu ondoren, jaitsiera hasi zen Larrako lepoa mendartea eta Sobrante de Linzako menhirra igaroz. Azkenik Linzako aterpean amaitu zuten ibilaldia. Ordiziara arratsaldeko 20:40ak inguruan itzuli ziren.
Ibilbidea eta denborak:
Laskun (Lauzart kanpina) (866 m), Lamareich-eko zubia (955 m; 3,5 km; 0:45), Lamary zubiko aparkalekua (1.145 m; 5,8 km; 1:10), Pedain-go borda (1.536 m; 8,7 km; 2:30), Esqueste-ko lepoa (2.124 m; 10,5 km; 4:00), Hiru Erregeen Mahaia (2.434 m; 12,2 km; 5:20), Larrako lepoa mendartea (2.059m; 14,1 km; 6:30), Sobrante de Linza-ko menhirra (1.550 m; 18,5 km; 8:00) eta Linzako aterpea (1.314 m; 20,5 km; 8:30).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.734 m; jaitsieratan: 1.173 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Laskundik abiatuta 38 ibiltari, Lamareich-ko zubira bidean
Lamary-ko zubia pasata
Pedaingo bordara iristen
Taldea Pedaingo bordan
Eskesteko lepora bidean
Taldea Hiru Erregeen Mahaiaren gailurrean
Larrako lepora igotzen
Linzara iristen
Bideoa bertso eta guzti
Bideoa
Estekak/Enlaces