ARGIBIELA – IZABA
ARGIBIELA – IZABA
ARGIBIELA – IZABA
(2023-09-27)
Etapa honetan Argibielako mendatetik (1.297 m) Izabaraino (wikipedia) joango gara, Huescako mugan dagoena bata eta Nafarroako Erronkari ibarrean (wikipedia) bestea, eta ibilaldi gogorra izango da.
Igoera tenteak Ezkaurre (wikipedia) mendiko gailurreraino eramango gaitu (2.045 m); 3 kilometrotan 760 metroko desnibela gainditu beharko dugu, atseden hartzeko ia tarterik gabe, ordubete eta 45 minututan gutxi gorabehera.
Abiatu orduko baso bateko bidezidorra hartuko dugu lehenengo bi kilometrotan, eta basoaren amaieran gailur alderako igoera hasiko da harrikari batean. Hortik aurrera ikuspegi ederrak izango ditugu.
Gailurretik bertatik ikusmira zoragarria izango da: Castillo de Acher, Los Alanos, Petretxema, Auñamendi, Penyaforca, Hiru Erregeen Mahaia (wikipedia), besteak beste.
Igoera gogorra bada ere, zatirik zailena geldituko zaigu: Ezkaurreko aintzira arteko jaitsiera; eremu karstikoa da; ubide estu batean zehar, tarteka eskuen laguntza beharko dugu eta, helduleku onak izan arren, arreta handiz ibili beharko da. 700 metro eskasetan 300 metroko desnibela jaitsi beharko dugu harkaitz artean, bide zehatzik gabe.
Paisaia aldatu egingo da orain eta belardietan ibiltzen hasiko gara; aurreraxeago, berriz, basoan murgilduko gara IL-aren seinale zuri eta gorriei jarraituz.
Esta etapa nos llevará desde el Puerto de los navarros o Collado de Argibiela (1.297 m), en la muga de Huesca, hasta la villa de Isaba (Wikipedia) en la Comunidad Foral de Navarra, situado en la comarca de Roncal-Salazar; se trata de un recorrido exigente.
Una fuerte subida nos llevara hasta la cima de Ezkaurre/Ezcaurri (Wikipedia) (2.045 m); en 3 kilómetros habrá que subir 760 metros sin apenas descansos empleando aproximadamente 1hora y 45 minutos.
Nada más salir cogeremos un sendero por un fresco bosque durante los dos primeros kilómetros, y, después de salir de éste, comenzará la subida hacia la cima por una cascajera. En este punto ya comenzaremos a disfrutar de las bonitas vistas.
Desde la cima contemplaremos las impresionantes vistas hacia el Castillo de Acher, Los Alanos, Petrechema, Anie, Penyaforca, La Mesa de los Tres Reyes, entre otros.
Si dura ha sido la subida nos queda la parte más complicada: la bajada al ibón de Ezkaurre; se trata una zona kárstica; a través de un estrecho canal, habrá que ayudarse de las manos en algún punto, y habrá que tomar las debidas precauciones, aunque tiene buenos agarres y apoyos. En apenas 700 metros tendremos que descender 300 metros entre rocas, sin ningún sendero definido.
El paisaje ahora cambiará y comenzaremos a caminar por verdes prados y poco más tarde por bosques siguiendo las marcas rojas y blancas del GR.
ARGIBIELA-IZABA
Ibilbidea Argibielako lepoan hasten da, Izaba eta Zuriza lotzen dituen errepidean. Nafarroa eta Aragoi arteko mugan dago.
Nafarroako Pirinioetako klasikoetako bat Ezkaurre haitza da (2050 m). Dirudienez, Ezkaurre toponimoa Ezka ibaiatik dator. Igoeraren lehen zatiak pagadi hostotsu bat zeharkatzen du, eta haren kolore berdeak nabarmentzen dira atzean ikusten ditugun kareharrizko hormen gainean. Gailurrean deigarriak dira jendeak egin dituen harri-piloak. Izabara iritsi aurretik, Erronkariko leku magikoenetako bat Belabarzeko ur-jauzia (Nafarroako ur-jauzirik politenak) da. Ur-jauzi ikusgarria da, ur gardena eta turkesa kolorekoa duena.
Izaba Erronkariko bailara osatzen duten zazpi herrietako bat da. Uztarrotz, Belagua eta Belabarze ibaiek bat egiten duten tokian kokatzen da. Bere udalerrian Euskal Herriko gailurrik altuena dago, Hiru Erregeen Mahaia, Nafarroa, Aragoi eta Frantziako antzinako erresumek bat egiten duten tokia.
Izabako ondare eta arkitekturan, garai batean gaztelu bat izan zenaren aztarnak daude. XV. mendean eraikitako Done Kipiren (wikipedia) eliza ere nabarmentzekoa da. Oroipenaren Etxea (wikipedia), erronkarien historia eta bizitzeko moduak ezagutzeko aukera ematen digun museoa da.
Aipamen berezia merezi dute erromaniko estiloko Erdi Aroko hiru zubiek. Zubi horietatik igarotzen dira Belagua ibaiko ur gardenak.
Herritik kilometro batera Idoiako Andre Mariaren baseliza (wikipedia) dago. Uztaileko lehen igandean Idoien jaia ospatzen da.